Aurkibidea


Zenbaki hartako beste artikuluak

 

  • "UCD Nafarroaren aurka" editorialak: "Berrogei urteotan Nafarroa Madrili saldu dioten UCDko 'demokrata' berri eta frankista zaharrez baliaturik egiten du orain jokoa Madrilek. Nafarroaren aitzakian nahi du hondatu Euskal Herria. Unibertsitate Barrutiarekin egin du lehen azioa. Irakaskuntza mailan Euskal Herria zatiturik eta Nafarroa Zaragozari uztarturik utzi du. Euskal Herria ez elkartzeagatik Nafarroa izurratzen ari da UCD. Nafarroaren etsairik haundiena francokumez josirik dagoen Madrilgo gobernua eta Nafarroako UCD dira une honetan. Unibertsitate kontuan ez ezik autonomiaurreko agintea antolatzerakoan ere joko berdina egiten ari dira. Euskaldunok elkartzerik ez dute inolaz ere nahi. Horretarako jauntxoei ondo datorkien probintziakeriari laneza ematen saiatzen da. Faszismoaren askatik janaz gizendu den jende honek demokraziaren izenean ukatzen dio Euskal Herriari elkartzeko eta bere buruaren jabe izateko eskubidea.

  • Marc Legasseren artikulua: "ETAtik DIADAraino".

  • "Irailak 27": bi urte lehenagoko fusilaketen oroitzapenezko erreportaia.

  • "EAJren eguna", hilaren 25ean. "Esanahi politikoa alde batera utzirik egun horrek ba zuen emoziorik han zuedenentzat: 26 batalloietako gudariak, Jose Antonio Agirre eta Landabururen alarguntsak, Irujo... Eta horrenbeste milaka lagun lehen aldiz gerraz geroztik bildu ahal izan ziren; Leizaola eta Monzon adibidez. Egunean zehar, gehiena entzun zen oihua: 'Nafarroa Euskadi da'".

  • Kilometroak jaialdia lehen aldiz egiteko iragarpena urriaren 16rako. Elkarrizketa Beasaingo ikastolako kide batekin.

  • "Oshima: zentzumenen inperioa", Joseba Sarrionandiaren artikulua.

  • Ailendar Woody sinaduraz, Woody Allen-en "Getting Even" liburuari buruzko iruzkina: "Horrela, irakurlea sensibilitate woody-allenianoa hartuz doan heinean, liburuaren azken kapituluetan, jadanik batek adarra jotzen ari zaiola sentitzen du, uste bait du egunean barrena horrelako pasadizuak baino askoz ere irrigarriagoak entzun, ikusi eta irakurri dituela. Eta ez dago Deia irakurri besterik, hori frogatzeko, bereziki zorioneko hilaren zortzian gertatu zenaz, hamaika barre algara egiteko. 'Euskaldunok berrogeita urteotan frankismoaren aurka eraman dugun burruka batua (!!!) hautsia.' Parlamentari jaun bati pankarta handi batekin zihoala hostikada bat jo ziotela (Charles Chaplinen filmetan bezala hain zuzen). Parlamentariak behingoz manifestapenera joan beste gauzen artean 'extranatuak etxera eskatzera eta bere ondotik Kriston etxean extranaturik egon behar zen jendea energumeno ahozabal irudiz 'Independentzia' oihukatzen. Mugica jaunak 40 urteotan doan aurreneko manifestapenean zeraman aurpegia Oliver Hardyri ikusi dudan parodiarik barregarriena eginez. Badugu hamaika motibo barre lasaiki egiteko, baina arraza serioegia gara geure buruari barre egiteko. Serioak barre egiteko orduan, politikan katxondoegi eta eroegi garen bezala. Espainiar Estatutuko mutiko gaiztoak, eta ez beste herriak bezala, katalanak adibidez, horiek bait dakitela gauzak ongi egiten. Hor dago adibidez, Diadan hil berri den mutikoa, PNVko parlamentariaren pantorrilak baino askoz ere leku gutiago merezi duena Deia gure lurraren xilioan".

 

 

Zeruko Argia
754. zenbakia
1977-10-02

  Baietz astea gaizki bukatu