|
Zenbaki hartako beste artikuluak
- Irailaren 8ko manifestazioan gertatutako istiluek bereganatu zituzten azala, editoriala eta erreportaia: PNV, PSOE, PCE eta DCVk deitutako manifestazioaren eta kontramanifestazioaren artean iskanbila gogorrak izan ziren.
- "Onze setembre: Diada"
- Elkarrizketa EHNE sindikatukoekin.
- "Preso sozialei galdezka", preso batekin elkarrizketa.
- Udako euskarazko ikastaldi intentsiboei buruzko erreportaia: "Lekarotzen euskara ikasiz".
- Joseba Sarrionandiak lehen hiru egunak iragan osteko kronika egin zuen Donostiako Zinemaldiaz: "Festibal postfrankista". Euskal zinemari buruzkoa izan zen igande goiza eta honela baloratzen zuen: "Euskal zinemak hiru konponente ditu: 1) euskal zinema euskaldun herritar eta iraultzaile baten beharrizan eta urjentzia. 2) Zinegile ugaritasuna, baina Euskaditik at lan egin beharrik edo lan egin gabe. 3) Soluzio posiblea: finanziaziorako kapital akumulutan bat. Bale. Eta gauza konkretoak epe laburrera: a) zinegileak autoeratu eta b) kapitala lortu batez ere abantail politiko posibleak (estatutua kasu) aprobetxatzea kontuan izanik. Zeren eta burugabeak ez baitu txapel beharrik. Eta lehendabizi hegalak hegatsez egiteko. Hegalak zine mailan infraegitura industrial bat dira. Baina Bizanzioko konzilioa euskaldunentzat egin ez zutelarik, aingeruen seksuaz eta taben kolore komenigarrienaz eztabaidatzen darraiogu, eta badirudi ezer egitea ere boikoteatzen dugula, errena ez ibiltzean burugogortzen dena baino gehiago ibiltzen dela konturatu gabe. Batzar eta manifestaziorik multitudinario eta surrealistenak egitearen meritoa ere aitortzen digute europear turistek. Zentroko deputatuek zerritzat hartzen gaituzte: 'Una ciudad limpia define a sus ciudadanos'. Gure herriko tren honek geldialdiren bat egingo balu, pozik jetsiko nintzateke, martxan ez naiz atrebitzen beldurti naizelako. Eta zer zerikusi du euskal zinemak Tarzanekin? Rafael Balerdik badaki: 'Tarzanen gurasoak euskaldunak ziren, bazenekitela uste nuen'".
- Kontrazalean, Caja Laboral-aren publizitatean, Uztapideren argazkia eta bere eskuizkribua: "Burua eta biotz osoaz zure alde saiatuko naiz".
|
Zeruko
Argia
752. zenbakia
1977-09-18
Baietz
astea gaizki bukatu
|