Aurkibidea | ||
|
Egun seinalatu batzutan egunkari eta aldizkariek kolumna libreak uzten dizkiete marjinatuen aldeko erakundeei beren prolema azaldu eta laguntza eskatu ahal izan dezaten eta batez ere eltzetxoen egunetan duro batzuk aukera ditzagun patriketan. Intenziorik hoberenarekin debalde uzten diren orriak ez dut esango nik desohorezko direnik, baina subnormala, paralitiko zerebrala edo prolema bat azaltzeko eta laguntza eskatzeko paperetan tranze hortan ateratzen direnak, beti ikusi ohi ditugu barkazioa eskatzeko aurpegiarekin, anunzioa pagatzen ez dutelako ziur asko, edo berez notiziableak konsideratzen ez direlako. Eta konprenitzen dugu, gogorra behar baitu izan, notizia den kantantearen edo politikoaren ondoan, edo beste munduko gauza izan gabe anunzioa pagatzeko lain den komerziante edo fabrikantearen ondoan azaltzea. Baina Z. Argian ez. Guk geure orrira dakarkigu paralitiko zerebrala, berez nahiko marjinatua den aldizkariaren orri marjinatura, bera ere pagatu behar gabe inprimatua izatearekin, konforme eta oso konforme dagoen orri honetara. Ziur, gaude bere etxean bezala sentituko dela. Hemen ba paralitiko zerebrala datorren igandean eltzetxoa pasatuko dela anuntziatzen, eta gurekin batera, geure marjinaltasunak ematen digun luzidezia horrekin, mundua listo eta tonto, aberats eta pobre, normal eta ez normalen artean bereiztuko den bitartean astea gaizki bukatuko dela anuntziatzen.
Pentsatzea ere ez da gutxi
Batez ere hiru gauza dira marjinaltasunean konprenigaitz gertatu ohi direnak: inozokeria ez dela gaisotasuna izateko modua baizik, gorrak ez direla mutuak eta paralitiko zerebralak ez direla derrihorrez inozoak. Azken arrazoin honengatik insistitzen dute bebar bada Aspacekoek beren kanpainetan paralitiko zerebralen alderdi pentsatzaile horretan. Hara nun aurtengo kanpaina oinarritzen den sloganak joera hori sintetizatzen eta beharbada limitera eramaten duen «Pentsatu bakarrik egin dezake» esaldiarekin. Ideia ez da beharbada oso afortunatua, eta ez zaie afortunatua iruditu Donostiako Parte Zaharreko rive gauchean (Fermin Calbeton ma txere) dabiltzan zenbait talde politiko pregresisten militanteei. «Solo puede pensar» gaztelaniazko esaldi orijinala «No sólo puede pensar, puede hacer más cosas si se le enseña» jarriz osatu baitzuten. Esaldi konpletatuak ere ez gaitu liluratzen, azken finean slogan orijinalean inplizitoki gordea zegoen konklusioa ateratzen baitu, pentsa dezakeen persona bati egiten irakatsiz gero gauzak egingo dituela eta irakaskintza eta laguntza hori posible egiteko dirua lortzearren jartzen dituela hain zuzen ere Aspacek eta sloganak alderdi zaharreko ormetan. Bestela balitz ez genuke entendituko, zeintzuk diren Aspacekoek paralitiko zerebralekin dituzten asmoak. Paralitiko zerebral guztiak bildu eta pentsategi edo pentsaola bat muntatu? Baina ez da hori gauza. Gauza da nola gizarte honetan pertsona progre moderno eta akratenak ere beti proposamen berdinak paternalista eta marjinanteak egin beharrean ikusten diren marjinatuei. Erakusten bazaio egingo du, beti ere ezin eginaren kulpa marjinatuaren ez jakitean eta inferioritasunean dagoela salatuz eta marjinatuaren normaltze eta rehabilitatzean prolema guztien soluzioa. Eta hori ez da horrela. Zeren erakutsi gabe ere gauza asko egin dezakete paralitiko zerebralek, fornikatu adibidez, oraingoz normal errepresatzaileek permetetzen ez dieten gauza. Erakustea bakarrik ez da beraz prolema, jakinda ere egiten uzten ez zaienean. Bai, pentsatuz aparte gauza asko ez, oraingoz mundu honetan, paralitiko zerebralak. Pentsatu, eta ez da gutxi. Beti egon gara gu prolemak eta ideiak deterjenteak bezala zabaltzearen kontra. Bide horretatik derrihorrezko baita eskematismoa. Baina begira nundik UC, LKI eta akratek, arrazoina eman behar marketingaren teknokrata traje gurutzatu solapa zabal agresiboei, marketingaren teknikaz proiektatutako kanpainengatik izan ez bazen, hemen ez baitzen kristorik enteratuko paralitiko zerebral pensanteak esistitzen zirenik ere. Hor baitago, Aspacek joan den urtean argitaratutako «La atención a la parálisis cerebral» informea, eta zuek esango didazue zenbat rotuladore tinta gastatu den denunziatzen direnak zabaltzen. Baina konprenitzekoa da, irakurtzea zaila baita, batez ere badakik, nola rolloan nabilen paralitiko zerebral ez direnez oso okupaturik dabiltzenentzat. Irakurri izan balute , «Se produce así una quiebra en la relación presuntamente armónica individuo/sociedad, quiebra cuyo sustento y culpable es el disminuído, no la sociedad. Se inicia entonces la »operación rehabilitación», centrada solamente en el paralìtico cerebral, en el minusválido, y cuyo objetivo es muchas veces adaptarlo a esa escuela, tal como es, a ese sistema de trabajo, tal como se da en la realidad, a esas exigencias sociales, tal y corno se presentan. Ni por un momento se plantea el corregir la parte de defecto que puede existir en el otro término de la incipiente relación, en la institución escolar, en la organización laboral, en el sistema social» irakurri ahal izango zuketen. Ah, eta akrata inkontrolatu hoiek ez ahaztu, akrata ez da rotuladorez hormak pintatzen dituena, beste gauza askoren artean rotuladorea maisuki erabiltzen dakiena baizik.
Irrifarrrez begiratzen diguzu, mesfidantzaz agian, baina irrifar zabalez, zureganantz zuzentzen garenean. Prest zaude dena barkatzeko, baita gure «eta zer egiten duzu, telebista eta ikusten ahal duzu?» idiotak ere. Konprenitzen gaituzu, nerbioso, urduri gaude zer egin eta zer esan ez dakigularik. Ez da gurpil aulkia nola erabiltzen den bakarrik, orain altxa, orain atzeraka hobe, orain frenoari eman. Ez. Badakizu eta laguntzen saiatzen zara. Zuk gu. Beldur samar ikusten gaituzu, ez dakigu isiltasun molesto hau nola hautsi, ez dakigu elkar hizketa nola urratu. Badakizu ez garela mojatxoak, eta ezin gaitezkeela has eguraldiaz. Horregatik, zerorri hasten zara zerbait esaten, eta gure «nola?» lotsati samarraz ez zara harritzen, eta berriro saiatzen zara oklusiba gorrak hobeto ebaki nahiean. Apenas izenak elkarri esan dizkiogun, zure gorputzaren euskarririk errazena eskaintzen diguzu aulkitik ondartzara jaisteko. Besoetan hartzen zaitugu, eta zeremonia prebioaren falta nolabait ere konpentsatzearren, hitz banalen bat bilatzen dugu. Eta emakume formak ere badituzu. Transportatzeko bakarrik besarkatzen bainaute esaten duzu, alderdi sarkastikoa hain agerian duen broma eginez. Gero gure «barkatu» eta «nola esan duzu» ez ziren hain sarriak izango, edo frankoak eta konplejorik ez gabeak behintzat. Jadanik ez gara harritzen haur prekoz baten aurrean bagina bezala, zure hogei urtetan derrihorrezko eta normal diren ideiak azaltzen dituzunean ezker abertzalearen despiteaz kexatzen zara eta estudioen irrazionaltasunaz. Noiz behinka, guk esanda erreflexio krudelak liratekeenak, eta zuk esanda konstatazio triste samarrak besterik ez direnak kontatzen dizkiguzu, elbarritasun zerebralari buruz galdetzen dizugunean. Jendearen inkonprensioa. «Normal», «inork esplikatu die ba» esaten duzu, eta atzo bertan hemen nengoela atso bat ondoan jarri eta beste bati horrela esan zion, «begira, mongolika bat, gajoa». Eta farra egiten duzu. Mundua guapoentzat egina baitago esanaz. Eta berriz ere farra. Beti dago norbait, zorionez, geure jatortasuna zalantzatan jar erazten diguna.
KOLDO IZAGIRRE RAMON SAIZARBITORIA
|
Zeruko
Argia Zenbaki
hartako
|