EMETERiO ARRESERi BURUZ
1869ko martxoaren 3an jaio zen Tolosan, eta hiri horretan bertan hil 1954ko apirilaren 7an. Hiru poesi liburu argitaratu zituen: Nere bidean (1913), Txindor (1928) eta Olerki berrizte (1952). Horrezaz gain, Aiton baten eriotza eta Zara operen libretoak ere idatzi zituen. Enrike Zabalaren iritziz, «joera liriko herrikoia du. Bertsolari-antza, eta erromantizismo-kutsua nabari zaio. Azken aldera, Lizardi, Orixe eta Lauaxetaren bide berriak hartzen hasi zen».
Olerki berritze, "Euzko Gogoa", 1952, 7-8
"Euskal literatura (III)" (Etor, 1974)
"Escritores euskéricos" (La Gran Enciclopedia Vasca, 1968)
"Literatura (III)" (Auñamendi, 1998)