ANABiTARTERi BURUZKO
iRiTZi KRiTiKOAK
«Nobelagile aipagarri, Agirreren pare agian», idatzi zuen Ibon Sarasolak bere Euskal literaturaren historia-n (1971), Agustin Anabitarte Irazuri buruz. Enrike Zabalak, aldiz, «gauzak arin, otzan era erraz kontatzen» dituela dio (Euskal literatura alfabetatzeko, 1979). Gotzon Egiaren ustetan, «euskal idazleen artean ezezagunenetakoa izango da ziur aski Agustin Anabitarte».
Anabitarteri buruzko iritzi kritiko arrazoituagoak argitaratu dituzte Seve Callejak alde batetik, eta Koldo Izagirre eta Xabier Mendiguren Elizegik beste aldetik. Baina, inolako zalantzarik gabe, haren obra gehien aztertu duena Juan San Martin izan da, beronen ardurapean argitaratu baitzen «Augustin Anabitarteren idaz lanak» (Gipuzkoako Aurrezki Kutxa, 1986), idazle donostiarraren obra guztia biltzen duen liburu mardula. Argitalpen horretako hitzaurrea ere ekarri dugu orriotara.
Hitzaurrea, "Augustin Anabitarteren idaz lanak"
(Gipuzkoako Aurrezki Kutxa, 1986)
"Haur literatura euskaraz: Lehengo irakurgaietatik
1986ra arte" (Labayru, 1994)
Koldo Izagirre / Xabier Mendiguren Elizegi
"Euskal literaturaren antologia" (Elkarlanean, 1998)