—1897 Billaro—

 

Oroitz bat

Antoine d'Abbadie-ren obian

 

Frantzisko Lopez Alen

 

                1

Ain ongi dakit nere laguntza

Ez nazula ukatuko....

Ain ongi dakit ez dizutala

Zure loa galaziko...

Ain ongi dakit zaudela pozez

Gaur etorri naizelako,

Ez aditua ni naizenikan

Uste ortan nagolako,

Baizik zugana etorri dana

Euskaldun utsa dalako!

 

                2

Emen nago ta emen egotez

Ez det izango damurik,

Nere burua makurturikan

Biotza gora jasorik!

Zure ondoan ipiniko naiz

Eta otoitzak barrendik

Euskaraz ariko naiz mintzatzen

Zure obien ganetik,

Euskal-Errien maitetasunak

Igo ditezen baturik!

 

                3

Guraso gabe aur zurtzak ala

Nola gelditutzen diran,

Zu gabetanik gure izkuntza

Gelditu da gisa ortan!

Naiz ez bazinan ain jakintsua

Ta gizon ernea izan,

Euskal-fedeak zeukan indarra

Beti zure biotzean

Zure oroitzak argituko du

Euskaldunaren artean!

 

                4

Bainan, zer nago!... Ni zer ari naz

Bakarrikan egon arren!...

Nere izateak senti duena

Zapuztuko det barrenen?

Ez! baldin bada nere aboa

Ezana emen isiltzen,

Nere biotza da ari dana

Eta dubena sentitzen....

Nork eta nola galeraziko

Antsiari, ez, irtetzen!...

 

                5

Bai!... Abbadie! Zuregatikan

Nola oroituko ez gera!

Euskal-errian zure izena

Sekulan galduko ez da!

Ta Euskal-Festak gure lurrean

Diranean gaur bezela,

Gaur bezela ni etorriko naiz

Nola diran esatera,

Zure obien gainean bidez

Malko bat isuritzera!! ..

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus