1896 Maule
Larraldeko Maddalenari oroitz bat
Frantzisko Lopez Alen
1
Nork eta zerk nau gaur erautziko
Detana senti indarraz esan!
Nork eta nola neri galazi
Barrendik irten nai duena joan!
Pizti txikiak ez du kantatzen
Erautsi gabe mendi maldetan!
Arrano aundia odoietatik
Dijoanian panparroi egan
Bere marruen otsa legorra
Ez du zabaltzen lurren gainean!
2
Bai! bai nik ere zabalduko det
Datorkiana nere barrendik,
Ez arranoen eta piztien
Deadar utsa bezelakorik!
Ifar-aizea ari danian
Arboltegien osto tartetik
Adiarazten ansi gozoak
Ta baratz-soro aren gainetik,
Ala nik ere senti detana
Kantatuko det, ai! biotzetik!
3
O! Magdalena Larraldekoa
Saratar dontzu eta eztia,
Inoiz ez dana aztuko zure
Oroimen-doai txit naigarria!
Zure erritik zinana izan
Nafarroako Bera etorria!
Berako eleizan tropa zenuben
Zeruetako zuzen bidia
Egin eta artu zenubelako
Konfesioa ta Jaun-aundia!
4
Pinet buruzai agintaria!
Baldin badezu inon zentzurik,
Esan gaituzu gure Magdalen
Zergatik dago kartzelaturik!
Eta diozu il bear zula!
Eta gainera penik arturik!
Neskatx fededun eskalduna da,
Ta kontu, Pinet! ein orlakorik!
Zergatik Euskal erriak jartzen
Dakizki etsaiak dar-daraturik!
5
Oi! zer ikaragarrizko gaba.
O! zer tximistak! o! zer turmoiak!
Bazirudien dana bat egin
Nai zutela lur ta zeru-goiak!
[...]
[...]!
O! Jaungoikoa!... zer da argi ori
Azaltzen dana gure gainian...!
Ta kanta ori mendirik-mendi
Ibairik-ibai Euskal errian
Itsas-lurrean aditzen dana
Nondikan dator!! [...]
[...]
Ama Birjinen mantu urdinen
Orri tartean estalirikan
Gure Magdalen da zeruratzen
Salve Regina kantaturikan!