1893 Azpeitia
Ama baten otsa seaskaren ondoan
Frantzisko Lopez Alen
1
Zer darabilzu, nere maitia?
Nork du maitetxo esnatu?
Ametsetatik ain ondo zeuden
Nork othe zaitu ernetu?
Norentzat dira far-irri oiek?
Nori bigaltzen dizkatzu?
Zu esnatutzen zeran guztiyan
Ama jartzen da kontentu.
2
Zeinenak dira musu gorriyak
Maindiriaren orrian
Diruditenak lorak daudenak
Sardinen osto tartian?
Nork zabaldutzen ditu algarak
Orren alaitxo etxian?
Nork jarri zaitu usai gozozko
Seaska txuri-txurian?
3
Aitatxo aurki datorrenean
Lanetik zure ondora,
O! zer pozakin laztan-musuka
Zaitun artuko besora,
Ta bitartian gure aurtxoa
Titia artuta gerora
Lo egingo du, amak etxeko
Lanak eginik gustora.
4
A! nik ikusten zaitutanian
Lotan zaudela geldirik
Ile kiskurrak darizutela
Kopetetikan jetxirik,
Orduban nere barrenak ez du
Pentsatzen beste gauzarik,
Jaunak zuretzat etorkizunan
Zer ote dauka gorderik!
5
Ez! ... etzazula negarrik egin,
Amatxo dago ondoan,
Eta negarrak amatxori gaitz
Egiten diyo kolkoan;
Ez!... Ez!... maitia, atoz nigana
Artuko zaitut besoan
Ikus itzazun mutil txikiak
Jostatzen gure auzoan.
B
1
Ilunabarra badator
Gauza guziyak estaltzen
Eguzkiak zitubenak
Ain ederki apaitzen.
2
Nere ondoko leiotik
Sentitzen det: zer gozo!
Aurrari nola ari dan
Ama kantari erazo:
3
"Nere maitia, lo ta lo,
Egingo degu gozoro...!
Zuk orain eta nik gero
Biyak egingo degu lo... lo... lo...!"