—1888 Kanbo—

 

Habanara. Gudari gazten baten agurra bere amari

 

Frantzisko Lopez Alen

 

Airea: Il nai eta ezin il.

 

          1

Saminez beterikan

Zu gandik banua,

Utz triste bat ukirik

Nere ama ona;

Barren guztiya damat

Ai! minberatua,

Nautelako bialtzen

Utzirik lekua,

Nere jator guziyak,

Bai! maitetakua.

 

          2

Nola biziko gera

Ni an ta zu emen

Ez banaiz oraindikan

Zuregandik irten?

Itsaso aundi orrek

Ez nau ikaratzen,

Baizik zu laja biar

Ori det sentitzen;

Negarra darizu, Ai!

Neri bezelaxen.

 

          3

Biyar guazenian

Danak ontziyan

Itsas urdin zabalen

Aundien gainian,

Egunaz eta gabaz,

Goiz eta arratsian

Eta denborak duben

Ordu guzietan,

Juango nazu pentsatzen

Amatxo maitian.

 

          4

Ama! begiranazu

Beidanazu arren,

Zure negarra nai det

Eraman barrenen.

Neriarekin batu

Biyak egitezen

Eta nere gaitz abek

Sendatu ditezen;

Neretzat gauza onena

Izango det auxen.

 

          5

Emanazun Birjina

Jarri det kolkuan,

Eta arkituko da

Ni naizen lekuan,

Onek libratuko nau

Gerran eta zutan,

Eta gero berri bat

Onentxen onduan

Ama! ekarrikoizut

Zuri onuzkuan.

 

          6

Agur!...Ama! banua

Baijoa semia,

Agur! Biotzetikan!

Agur! Bai maitia!

Laztantxo bat eskatzen

Dizut egitia,

Eta zerubai eska

Neretzat argia!

...

Ama! Ara lagunak!

Ama! ... Ara ontzia.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus