—1888 Kanbo—

 

Pilatus hiritarra eta Piarres-Ttipi menditarra

 

Piarres Ibarrart

 

Airea: Ostatu on bat Ezpelet' hortan...

 

                1

Eztai ederrak Eskual herrian

Egin ditugu ihauterian,

Bozkariorik haundienian,

Bai, ahaideak gutaratzean,

Adixkidekin bat egitean,

Zoriona zen gure artean.

 

                2

Nahiz ez ginen haundietarik,

Espos hekien bi aldetarik

Ginen euskaldun garbietarik,

Jakintsun haundi jaun hiritarrik

Zauku ethorri batto bakharrik,

Itzultzekotan gu xoraturik.

 

                3

Udako egun bero garbian

Nola erlea loretegian,

Zagon jaun hura gure erdian,

Gu oro ixil mintzo zenian,

Iduri saindu hastapenian,

Satan-ttipi bat zen azkenian.

 

                4

Jakintsun haren jakitatea,

Da khorodunen laidoztatzea,

Jainkoa-baithan ez sinhestea,

Mundua eta gu egitea

Ezdeusetarik gauzen hastea,

Haren ustean da suertea.

 

                5

Erran du ez da botheretsurik,

Gizona baino goragokorik,

Guri gaztigu eman dironik,

Ez da zorion ez zorigaitzik,

Ez arimarik berexten denik,

Akhabo dela hilez geroztik.

 

                6

Zuhurren gisa mintzatu baitzen,

Gazte zoroek sinhesten zuten,

Ustez osoki argitua zen,

Etzen ez gaizki irriz asetzen,

Haren gezurra etzela galtzen,

Toki onean zuela saltzen.

 

                7

Mendi gaineko Pierra ttipi

Lotsarik gabe zitzaion jeiki:

"Ixil zaite hor, ez mintza gaizki,

Arras zorotzat gauzkatzu naski,

Jakintsun zare bainan ez aski,

Tontoak ere zerbait badaki.

 

                8

Huna oilo bat mahain gainean,

Arroltzea zen amaren pean,

Gero txitoa sorthu zenean,

Arroltzerik ez Mundu hastean,

Oilo lehenak errun artean,

Nork du lehena eman lurrean.

 

                9

Nungo gizonak deraut erranen,

Gairik gabe dut lana eginen,

Deus erain gabe sor-araziren,

Hastapenean hazirik etzen,

Ez deusetarik nork erain zuen,

Ikhusazu hor Jainkoa baden.

 

                10

Begira zozu iguzki horri,

Arratsetako ilhargiari,

Gau izarratu garbi denari,

Zoin jakintsunak ditu ezarri,

Jarraik arazten tenoreari,

Hots, erradazu, nor da gidari?

 

                11

Jaun haundi hori hasi zen kantuz,

Bizarra eskuz bihurdikatuz,

Gehiago deus ezin asmatuz,

Behin errana gero ukhatuz,

Bere burua ezin garbituz,

Hura zen hura tonto Pilatus.

 

                12

Pilatus harek badu bai lagun,

Mila batean sei zazpi ehun,

Utz ditzagun hek ahalaz urrun,

Kantabre kasta gauden fededun,

Jainkoa othoitz gau eta egun,

Gero zerua goza dezagun.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus