1887 Azkaine
Beharra eta ahala
Grazien Adema
Airea: Atharratze jauregian
1
Aitak manatu zion seme bati behin,
Larrerat egurketa goizetik gan zedin:
"Hik ekhartzeko daiat zama bat han egin,
Osorik garraia zak, ez zakala arin".
2
Muthikoa larretik deus gabe heldu da
"Aita, nik ez dezaket altxa zama hura.
Ontsa behatu diot, ez zazula duda.
Bakharrik ez naiteke lotzerat mentura.
3
Aitak: "Zer! ez hakien hik, behar bezala,
Beharra deitua den gizon bat han zela?
Hail, hots! oihu egiok lagun dakikala.
Beharra, o beharra, haugi berehala".
4
Muthikoa larrera itzultzen da berriz.
Egurrari so dago, hunkitzen du erhiz.
Gero oihuz hasten da bortz edo sei aldiz:
"Beharra, haugi, othoi... Beharra, hots! nun hiz?"
5
Nehor ez zaioela heltzen laguntzera,
Kexuz eta hasarrez hor lotzen da bera.
Bi haitaz altxatzen du zama bizkarrera;
Mila debruka gero derama etxera.
6
"Aita ez zen nehor han; egin diot oihu".
"Nork lagundu hau bada kargatzen hoin zalhu?"
"Beharrak nau bortxatu, orai ez dut dolu.
Oxala, bertze hura, debruak joan balu!"
7
Aitak erraten dio: "Bethi hola egik,
Ontsa bermatzen denak indar handia dik,
Nik errana hoi zuen, ez zuan bertzerik.
Jainkoak laguntzeko ez duk deus hoberik".