1885 Sara
Maria alegiazkoa
Agustin Etcheverry
Airea: Intxauspeko alaba dendaria
1
Arratsa zen. Negu hasi berrian,
Maria da kiloa gerrian,
Bere gelan iruten hari xoilik.
Kantatzen du boz batek kanpotik:
2
O! Maria, ene maite bakharra,
Ager zaite aphur bat leihora.
Zeru-goran usu dire izarrak,
Haizeari gan zaizko indarrak.
3
Haitz adarren erasiaz bezenbat
Zure kantaz axola darokat,
Ezen noha utzirikan leihora
Itxas-solan arrain bihurtzera.
4
O! Maria, zu biziz ganbiatzen,
Arrainera bazare bihurtzen
Arrantzale banoha ur-handitan,
Zu bizirik hartzera saretan.
5
Arrantzale gaixoa itsasoko
Zuk sareak hedatu orduko,
Ni, xoria, hegastin arin, airez
Larhez-larhe gan niro hegalez.
6
O! Maria, zu aireko xoria!
Eginen naiz, ni, ihiztaria.
Zainduren 'tut, zure oihan sasiak,
Pusa-lekhu-aldaxka guziak.
7
Xori, epher, kaila pasa denboran,
Zu segaden hedatzen hastean,
Ni lorea, sorth nindake, bet-betan;
Gordez hantxet landa sorhoetan.
8
O! Maria, sorhoetako lore
Margarita egiten bazare,
Idortean, xirripa naiz sorthuko.
Nik freskatuz ez zan histuko.
9
Ur-xirripa, garbirik zu sortzean,
Ni, hedoia nindake airean.
Ihes ganen itsasoz batzaldera,
Ameriken azken desertura.
10
O! Maria, hedoririk ederrena,
Ikhustean zu gora igana,
Itsasoko haizea naiz eginen
Nik arinik zaitut eremanen.
11
Itsasoko haizea zu sortzean,
Jar nindake izarren gainean.
Iguzkia!... lurrak maite duena,
Elhur, hormak, hurtzen dituena.
12
O! Maria, zu iguzki ederra,
Sasi-pean ni aldiz muskerra.
Ahoz zuri, higa niro bizia,
Zuri khenduz ene hats guzia.
13
Zuk hartzean muskerraren bizia,
Ilhargira nindake ganbia.
Nik diotet sorgineri gauean
Argituko akhelar bidean.
14
O! Maria, gauaren ilhargia,
Ikhustean zure aurpegia,
Ni, lainoa altxa niro lurretik,
Gau guzian gordeko zaitut nik.
15
Lainopetik ezin badirot argi,
Ez nindake zuri beha geldi.
Ni, arrosa, lore bote guzian
Zabaldua, jar niro sasian.
16
O! Maria, zu jartzean arrosa,
Ni, apexa nindake urosa!
Ethortzean, oi zure aldaxketan
Pausatu-ta hegalez airetan.
17
Zoaz hortik, zoaz, aldi huntako,
Saretara ez nauzu bilduko.
Lehenago bilhakaturik ni haitz,
Mendietan bakez biziko naiz.
18
O! Maria, arbolarin itxuran
Sorth bazinte nonbeit mortuetan,
Ezker-aien bozik niro bilhaka,
Bizitzeko zurekin besarka.
19
Besartean hartu nahi banauzu
Haitz zahar bat tinkatuko duzu.
Jauntzi xuri, ni, serora lasterrik
Komentuan nindake sarturik.
20
O! Maria, komentu zerratuan
Kaperatik zu kantaz hastean,
Oihartzuna atzar niro bozturik,
Zure boza eneturen dut nik.
21
Oihartzuna, komentuko barnetik
Hilen kanta zinuke bakharrik,
Hedatuko haran urrunetara.
Herioak ni gorphutz zilhora.
22
O! Maria, zure hil-ezkiletan,
Suntsiturik zu izatekotan
Egin niro zure hobiko lurra.
Han enea zintazke segura.
23
Egiazki orai zaitut sinesten,
Ez nauzula faltsoki bilhatzen.
Erheztun bat, ori ene erhitik,
Beira zazu nitaz orhoiturik.
24
O! Maria, bozkariotan nago.
Zu leihorat agertu orduko;
O! Maria, beha zeru-gainari,
Nola diren izarrak itzali.
25
Neskatxaren gaztetasun ederrak
Arduratu bidean etsaiak.
Gorde beraz, zure bihotz guzia,
Amodio eta aurpegia.