1883 Markina
Kantu berriak burdin-bidearen gainean, agorrilean, 1883an
Joanes Oxalde
1
Ohore merezi du Papin jakintsunak,
Orai dela bi mende zentzuz mintzo zenak,
Harrek baitzuen erran, ur bero lanoak
Higitzen zituela kargarik dorphenak.
2
Geroztik lothu ziren burdin-bideari,
Zoina ezin moldatuz hanitz baitzen ari,
Azkenekotz abilki baitzuten ezarri,
Atsegin egiten du munduan askori.
3
Urak duen indarra zoin den baliosa,
Munduko obretarik ageri da ontsa,
Burdin-bidetan juhan tu hanitz karrosa.
Heien arrabotsak du iduri orzantza.
4
Urrun entzun daitake harren irrintzina,
Hortaz abisatzen du aiduru dagona:
Hurbil dagonarentzat, zer oihu samina!
Xoratzen du burua minbera duena.
5
Denboraz aditu da erraiten jenderi:
Deus gisaz ez bainuke hortan sarthu nahi,
Noren ganik othe du indar handi hori?
Hortan ez da bertzerik baizik galtxagorri.
6
Ikhusirik on dela hortaz gozatzia,
Den lekhu guzietan da bai onetsia.
Piyayan direnentzat zer bozkalentzia!
Gasturik ere ez du oinezko erdia.
7
Laster ditu berriak urrun helarazten.
Saldu erosi gauzak merke eramaiten,
Egun Baionan dena bihar da Parisen,
Negozioa hola baitu emendatzen.
8
Burdin-bidea dute ordu onez egin.
Har dezagun hortakotz guziek atsegin:
Errextasun handia baiterauku egin,
Juan gitezen ospeka Lurderat pelegrin.
9
Benedikatua da hango ithurria,
Hartaz frangotan baita sendatzen eria,
Ararteko harturik Birjina Maria,
Jendendako hauxe da laguntza handia.
10
Bisitatuko dugu Lurdeko harpea:
Han agertu zelakotz Birjina maitea,
Guretako han dago graziaz bethea,
Zabaldu nahi dauku zeruko athea.