1883 Markina
Markinako euskal-pestai diosala
Klaudio Otaegi
1
Lainu meak urratu ditu eguzkiak:
Urrez jantzi dirade baso ta mendiak;
Intzezko perlaz haratz eder ta zelaiak.
Uzta aberatsez masti eta sagardiak
2
Egokiago dute txoriak kantatzen;
Itur txuloak mur mur geiago egiten:
Ardi bildotsak beeka ez dira gelditzen.
Ez ta orriak ere pirpirka isiltzen.
3
Ote dira alabantzak zeru goietara
Edo bendizioak gure Euskal-errira?
Ez dakit: baino otsamar oen bidez gera
Goizago altxatu ta goaz Markinara.
4
Auzoetatik datoz atso agureak,
Ezkonberriak eta ezkondu gabeak,
Mendi muinotik beera pozkidaz beteak.
Batzuek kantari ta oiuka besteak.
5
Aiton gordinen soinak dira antzinakoak.
Burni utsaz gudatzen ziradenekoak;
Prenda batzuek noski, auskalo noizkoak...
Gernikako aritzen era berekoak.
6
Zeinen politak dauden galai ta neskatxak
Jantzirik ain egoki soin txuri berdinak!
Iruditzen zaizkigu beltxarga bandadak
Aintzirako bagetan arin dabiltzanak.
7
Arpegiak etxeai dizkie garbitu:
Atal-aurreak txukin izetsaz posatu:
Leiotik zintzilika eskaiak paratu:
lak eta loreak kaleetan banatu.
8
Zergatik dute aurten apaindu orrela
Erri maite polita inoiz ez bezela?
Euskarari pestak ah! diote dirala;
Ikusi ez diranak Markinan sekula.
9
Goizetik ari dira dorrean ezkilak
Zeruko Erreginari egiten agurrak:
Koruan organo ta kantore biguinak
Gure Jaungoikoari ematen eskerrak.
10
Kalez kale dabiltza danbolin txistuak
Jotzen zortziko edo soinu zar neurtuak:
Itxedoten gazteak plazara bilduak
Zoraturik, egoki artzeko puntuak.
11
Begira txerko artan zenbat uso txuri
Jira eta biraka dabiltzen dantzari,
Onra aundi bat eginaz d'Abbadie jaunari
Euskal-erriko erle argidotarrari!
12
Gogoan izango du gure lur maiteak,
Orrek esnatu ditu euskara zaleak,
Itz larri ta neurtuen izkribatzaileak,
Euskararen onean sari emaileak.
13
Konparsa egileak eta dantzariak,
Bertsolari egoki ta pilotariak,
Tuntun-txistu jotzaile ta palankariak,
Irrintzigileak ta korrikalariak.
14
Orri darraikiote napar bizkaitarrak,
Prestatuaz urteero euskal-pesta ederrak,
Alkartu naian zinez menditar azkarrak,
Berriro gozatzeko gure Lege zarrak.
15
Nola parretsu ez da egongo Markina,
Etorri bazaiozka gaur berarengana,
Lau senide prestuak, eta gainera ama,
Besoak zabaldurik bere umengana?
16
Utzirikan alde bat otin gorrotoak,
Martek biralitako jaiera gaiztoak,
Badituzte moldatu Euskal-elkargoak
Amari txukatzeko ai! negar malkoak?
17
Berandu bedeik ere, baditu ikusten,
Aitorren denborako dantzak berritutzen,
Usadio zar danak berriro piztutzen,
Euskara maiteari bizia ematen?
18
Ez du laino txuri ark, an goian, begira,
Aita Juan Antonio Mogelen itxura,
Etorri nai baluke bezela onera
Itzkuntz-guda onetan parte artutzera?
19
Ez derizkiotzute txaloka dirala
Bere lagun guziak ari eginala,
Jaungoikoak agindu balie bezela
Pesta oen baimena eman dezatela?
20
Korde gabe bezela inoiz geratzean,
Ez dezute aditu jargoiren oinean,
Euskaldun bat zerura egaatzen danean.
Alborada ematen koroatu artean?
21
Entzun ez dituzute urrezko lirakin
Larramendi da Erro Astarloarekin,
Andre Vicenta Mogel beste askorekin
Euskaraz kantatutzen boz eztitsuakin'
22
Ez dezute aditu esaten azkenik.
Ez dala inon ere ain izkuntz ederrik
Egin bedi argia esan ezkeroztik?
Asko gizon jakintsu ikusi ditut nik
23
Emango lutekenak zer nai diru gauza.
Balezateke euskara ederrean mintza:
Eta ala ere zenbat munduan dabiltza.
Euskaraz itz nai ezik, ez da bada au lotsa!
24
Naiz parreak erazi, itz egin naiean
Izpirik ez dakiten izkuntz arrotzean!
Jakin arren besteak, mintzatu gaitean
Arriturik mundua daukan izkundean.
25
Humboldt aundia etzan euskaraz mintzatu'?
Bonaparte Lenenak, ikasi ez ditu
Euskal-izkera denak, eta argitaratu,
Jakintsuak zai zeuden ainbeste liburu?
26
Ea bada mutilak! jostatu gaitezen
Soinu zarrak piztuta moduz dantzatutzen:
Ez beinere aspertu euskaraz mintzatzen:
Gure aiton erneak, zeinen maite zuten!
27
Gaitzik gabeko oiturak, gorde aztu gabe;
Zeren aingerutxoak sortuak dirade:
Egun txarrak etorri bazaizkigu ere,
Iragoko dira, ez izutu batere:
28
Benturaz dira izango gure onerako;
Egin ditugun utsak ongi garbitzeko;
Euskal-erriko seme onak elkartzeko;
Ama urrikaltsuren osasunerako.
29
Pozerazkidak pesta oen egileai.
Euskal-guda au onera ekarri dutenai:
Zorionak, egiaz biotzetikan ai!
Zeruak emen para dituen ibarrai.