1881 Irun
Elkar gaitezen denok napar-euskaldunok!!
Klaudio Otaegi
1
Urez aronzdik iskribatzen dit
Anai batek penaturik
Luma kamutz bat artu duela
Biotza erdibiturik
Gure ibarrak ikus ginuzen
Txikitan lorez jantzirik
Eta egiaz-dio, arkitzen
Dira orain igarturik?
2
"Mendi guziak poztzen zituzten
Burni-ol eta errotak:
Mendi-oinetan jaiotzen ziran
Iturri eta errekak;
Arkaitz eta oian itxietako
Enara erretxinolak,
Zinez diote, oraindik ere
Dagoztela mututuak?"
3
"Sinis litezke euskal-erritik
Dakartzkiguten berriak,
Esanaz: oso lurperatuak
Daudeztela baserriak;
Umezurtz baten gisa guraso
Gabe mendi ta erriak,
Uztarripean, inoiz ez ta gaur,
Zaukazkitela atzerriak?"
4
"Artizarraren argia baina
Garbiagoko umeak!
Biotz berako neskatx lirainak,
Lenago pozez beteak!
Orain urtuak arkitzen dira,
Noski, negarrez tristeak!!
Dizkielako eraman beren
Auzoko galai gazteak!"
5
"Gure biotzak pozez bete oi
Zituzten artzaien kantak;
Gure gogoko ezpata, makil,
Pordoi eta eskudantzak;
Pilotapostu, palanka joku
Eta koplarien pestak,
Aztu al ziran bet betiko
Gaitzik gabeko jolasak?..."
6
"Arkitzen dira euskal-erriko
Arriarma danak berez,
Gure aitonen dinbere ederrak
Estalirik sare beltzez?
Eta ala ere nor bere dabiltz
Alkar ikusi ezinez
Gure anaiak zuribeltzkeri
Galgarriak utzi ordez!"
7
"Erromak izan zuen podore,
Omen eta patu onak;
Bere ontzidi, ekersitu ta
Kapitanik azkarrenak.
Ondatu ziran aitz orietan
Zeudelako euskaldunak
Gure Lege ta zorionezko
Oitura zarren zai danak".
8
"Baina, aek, ai! sesio gutxi
Izandu zuten etxean
Ibil gaberik errierta ta
Mokoka beren artean:
Etsai gogorrak mendietatik
Botatzen zituztenean,
Ama maiteren magal gozoan
Bizitzen ziran pakean".
9
"Etzuten aek aundinai eta
Kutiziarik ezagutu:
Etzizkioten jaioterriri
Sekula ere ukatu
Beren ondasun eta odola
Ziranenan arkitu
Aitorrek utzi zizkigun Lege
Jakintsuak estu estu".
10
"Arranotzarrok bezela libre
Mendietan bizitzeko
Etziran inoiz besteren juan-
Etorrietan nastuko;
Or konpon bitez beuden artean
Erdaldunak sekulako.
Utzi ez keroz pakean guri,
Zioten emen betiko".
11
"Sentitutzen ez dezute, bada
Biotzaren barrenean,
Esaten: arren bildu gaitezen,
Jainkoaren izenean.
Lau Probintziak bat eginikan
Erri maiteren onean?
Edo zaudezte etsai gogorrak
Larrua kendu artean?"
12
"Dirudizute Jaunak eskutik
Lajarik zaukazkitela!
Penitentzia juduen gisa
Egin bear dezutela!
Alde aldean esan liteke
Lotargitan zaudeztela,
Esna zaitezte, errukienak,
Galdu zerate bestela!"
13
"Azkenik kendu nai dizkitzute
Dezute doai bakarra,
Mundu guziko jakintsuak nai
Dioten izkuntz ederra:
Irme itxeki, ez inoiz aztu
Gure mintzoera zarra,
Ori da gure Aitalen aen
Azgarri biurrezkorra".
14
"Oraindik ere nai dituzute
Galdu indarrak alperrik
Zuen arteko iritzi txarrak
Alde bat utzi gaberik?
Ez dakizute, zorigaiztoro
Ez dala Ebroz aronzdik
Gure Lege zar maitagarriak
Ikusi nai dituenik?"
15
"Orra zer diran mundu onetan
Gizonaren txurkeriak:
Ama maitea minez dago ta
Ezpaita ta kutiziak.
Zerengatikan esanez dauzka
Alkar ezin ikusiak,
Bere semeak oapurutik
Apartatuak guziak".
16
"Baina ez, ez naiz ondo mintzatu,
Zeren badira semeak
Beren iritzi on edo txarrak
Utzi dituzten umeak,
Ikusirikan sendatutzeko
Amaren gaitz doakabeak,
Betiko aztu bear dirala
Iragotako nasteak."
17
"Badira seme azkar, alaiak,
Federik bizirenakin,
Bildu diranak Amari kontu
Egiteko asmoakin:
Bildur gaberik leiatzen dira
Gaur luma satar batekin
Bigar menturaz leia litezke
Askoz zorrotzagoakin".
18
"Ez dakizute, Jaungoikoaren
Esaera jakintsua,
Au da: dierri berezi dana
Izango da larrutua?
Aztu zaitzute beti izan dala
Eleizaren zimendua,
Maita ezazu aurrena Jauna,
Gero lagun projimua?"
19
"Ez diozute, bada barkatu
Bear batak besteari,
Ainbeste kalte egin da gero
Zuen Ama maiteari?
Ai! aski ez da, ez, esatea
Ez naiz izan pekatari...Guziok
egin dizkiotzute
Okerrak maiz ta ugari".
20
"Bazekizute zuen anaiak
Zeinen triste dauden emen
Ikusirik ez diozutela
Amari begiratutzen!
Erdiak bedeik etzeratela
Aren izkuntzaz mintzatzen!
Oroitza utzak ai Ama ona!
Gaitu oso lotsatutzen!..."
21
"Zer nai dezute, irrintziren bat
Mendi muinoren batean?
Oju estu bat, itz egoki bat
Gure izkuntz ederrean,
Entzungo dana erri, baserri,
Iskinik urrutinean?
Nai dituzute piztu arazi
Gargorri aek gauean?"
22
"Ez da bearrik. Orra Irunen,
Orra Bilbaon bandera;
Zoazte danok, zuri, beltz, gorri,
Danok azpian jartzera;
Zabaldurikan arkitzen baita
Ebrotikan Igerrera;
Napar pizkor ta euskaldun azkar
Denak an kabitzen dira".
23
Eskatzen dana, ez da besterik,
Guzion alkartasuna:
Napar ta euskaldun, aitorren seme
On guzien batasuna:
Oraindik ere Ama maiteak
Izango du osasuna
Eta etxean libertadea
Eta zoriontasuna.
24
Bildu zaitezte bada korrika
Astintzeko uztarria,
Zorigaiztozko itzaldi artan
Somorrostron ezarria:
Urraturikan arkitutzen da
Lege zar maitagarria,
Zizpiroz daude Ama-umeak,
Lantuzka jaioterria!
25
"Ez diozute guziok berdin
Nai Fuero jakintsuari?
Ikuserazi ez diozute
Lendik mundu guziari,
Zoriontasun mueta danak
Zituzutela ugari,
Eskerrak zuen oitura eta
Erlijio Santuari?"
26
"Jaunak argitu ditzala orko
Zenbat umeren begiak,
Euskal-errira, beste lan gabe
Gure etsaiak biraliak.
Zuen tartean erein ditzaten
Belar gari galgarriak!
Baita, zuen gain aberastutzen
Dabiltzan merkatariak".
27
"Baina txit gutxi dira noskiro,
Orrelakoak, txit gutxi,
Jaioterriren ona inondik
Nai ez dutenak ikusi.
Aurrera! bada, Napar ta euskaldun
Fuero zaleak, ez etsi;
Zabaldurikan arkitutzen dan
Estandartea, ez utzi."
28
"Egiak beti egin izan du
Leku alde guzietan:
Alkartasuna dala indarra
Dakigu antzinetikan:
Nor bere alde bazabiltzate
Alkar ikus ezinikan,
Ez da paltako aritz arbola
Txetutzeko ekaitzikan".
29
"Orra bada non daukazkitzuten
Gurutzea eta arbola.
Uztarrituak arkitzen dira
Senar-emazte bezela:
Zuen anean etsairik bada
Ebroz aronz dijoala
Erdaldunakin Makiavelon
Papera an egin dezala..."
30
"Eskerrak diot ematen gure
Anai maite, prestuari,
Nai diolako ainbeste bere
Ama maitagarriari.
Baina etzaitez batere estutu,
Baditu umeak ugari
Erne daudenak begira, bildur
Gaberikan etsaiari".
31
"Alper alperrik egingo ditu
Aleginik aundienak
Berezituak iduki naian
Napar eta euskaldunak:
Besarkatuak biziko dira
Emendik aurrera danak,
Oraindik intza izan dezaten
Arbola santuren zainak".
32
Ezpada sortzen erriertarik
Berriro gure artean.
Oraindik ere izan liteke.
Usterik gutxienean.
Arkitutzea gure Lege zar
Jakintsuen itzalpean.
Gure Aitalen zarrak bizitu
Ziraden era berean.
33
Naisi gaituzte, ustez aituko
Dalako gure arraza;
Baina ori da zeruko izarrak
Kontatzea bezin gaitza.
Portxaz moldatzen diran erriak,
Oial nabarraren gisa,
Izaten dute iraupen gutxi,
Urratzen dirade aisa.
34
Orrengatikan alkartasuna
Nai genduk euskal-errian,
Ala emen non Lapurdi eta
Suberorekin Prantzian:
Izkuntza bera duten mendiak
Jakintsuon iritzian,
Gaur edo bigar batuko ditu
Jaungoikoak etxadian.