1880 Maule
Beranteko urrikiak
Joanes Oxalde
Airea: Uso xuria, errazu
Norat joaiten ziren zu.
1
Bizi nintzena bakean
Ait'amekilan batean,
Tratulari bat sarthu zerautan, uste gaberik etxean,
Ez baitzuen nahi handik athera ni saretan sar artean.
2
Amerikako bidea
Har ezazu, Jaun gaztea,
Erranen dautzut nola bizi den lekhu hartako jendea,
Hemen kobrea bezain nasaiki han badabila urhea.
3
Orduan nintzen harrotu,
Gogo guzia berotu,
Abisu frango izan dut bainan, ez naiz nihori behatu,
Ni zoro bezain hura ernea, laster ninduen beretu.
4
Diru-goseak nerama,
Utzirik ait'eta ama,
Arrosa petik ather'orduko, arrantzetan atzemana,
Nahigabetan bethi bizi da aiter behatzen ez dena.
5
Untzian hasi senditzen
Damuak bihotza zaurtzen,
Ald'orotara begira, bainan urik baizen ez ikusten,
Haize tenpestak, masten karraskak zain guziak ikharatzen.
6
Sarthu naiz azken buruan
Gogoa naunkan lekhuan,
Neure etxean nintuelarik atseginak inguruan,
Orai hemen naiz, dohakabea, nehor gabe desterruan.
7
Bizi naiz nahigabetan,
Bethi hasgorapenetan,
Damu min-gaitzikildatu nintzen bertzen solas ederretan
Geroztik hunat urrikitu zait probetxu gabe bortzetan.
8
Ene haurride gazteak,
Ez segi ene bideak,
Ithurri khiratsetan edan du zuen anaia maiteak,
Hemen egunak luze dohazko nola herrian urtheak.
9
Bidali diot amari,
Zertaz nagon hemen eri,
Zerbait laguntza egin dezola nigarrez dagon haurrari,
Ahalik balitz nahi bailuke sorthu-lekhurat itzuli.
10
Hemen nago lotsatua,
Dolu minez hiratua,
Ikusten badut berriz aldi bat Eskal herriko zerua
Hor biziko naiz lehen bezala galtzen ez badut burua.