—1878 Sara—

 

Xinaurria eta xoria

 

Piarres Ibarrart

 

Airea: O! amodio, gazteen xoragarria

 

                    1

Primadera hastetik uda azkenerat,

Xinaurria bazoan landa bazterrerat,

Xori papo gorria arbola gainerat

Egun oroz juaiten zen kantuz aritzerat

Eta xinaurriari trufa egiterat.

 

                    2

Xinaurria goizian hasia lanari,

Egun guzietako duen gogoari;

Karga ezin altxatuz zen nigarrez ari,

Xoriak itzalpetik kantu eta irri,

Xinaurriak derauko zerbeit erran nahi.

 

                    3

—Xoria, hitz hau diat hiri erraiteko.

—Nik ere bi beharri hiri aditzeko.

—Kanpuan baduk hainitz ontasun biltzeko,

Emak xoko batean neguan jateko,

Lanean hasten bahiz, ez zauk dolutuko.

 

                    4

Xinaurri lepho mehe itsusi kiskila,

Ez nitzauk hire ganat jiten deusen bilha;

Lanian ez duk ari ihizi abila,

Utzak, utzak, hik ere, lan hori, ergela;

Berdin urthe guziez, jiten duk uztaila.

 

                    5

Negu beltza heldu da abendoarekin,

Horma eta elhurra haize hotzarekin,

Xinaurria orai da gauza frangorekin,

Ongi jan et'edaten bere lagunekin,

Xoria zer egin den nahi luke jakin.

 

                    6

Xinaurria goizean badoa kanporat,

Xoria ere berdin usatu-lekhura:

—Kanta zak, kanta orai kantu pollit hura.

—Nundik kanta dezaket oraino barura,

Sarraraz nezak othoi hire etxolara.

 

                    7

—Haizen bezalakoa, hoakit bixtatik,

Zer behar othe duk hik ene etxolatik?

—Emak aphur bat bederen hire askaritik.

Othoi begira nezak gosiak hiltzetik,

Gehiago ez diat erranen gaizkirik.

 

                    8

—Auherra hizalakotz ez nau urrikaltzen,

Ikhusak, ikhus, orai zertaratu haizen;

Jinkoak eman onez ez hiz baliatzen,

Jakintzak negukoa udan dela biltzen,

Goratzekotz lehenik ikhasak aphaltzen.

 

                    9

Xinaurriak ziona erran xoriari

Erran ahal daiteke mundu guziari:

Alferra dela usu gose'ta egarri.

Lot gaiten beraz denak bihotzez lanari

Lurreko'ta zeruko egitekoari.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus