—1878 Sara—

 

Hartza eta kakamarloa

 

Agustin Etcheverry

 

            1

Kakamarloa behin

Zerbeit ikhusirik,

Bide hegi batean

Zagon trikaturik.

Gostura apurtto bat

Hantxet zagolarik

Hartz handi bat zitzaion

Iragan aldetik,

Aztaparra ziola

Emaiten gainetik.

 

            2

Kakamarloak minez,

"Atx, ai! ai! non naiz ni!

Zer! alimale-pean

Behar dugu bizi!"

—Hou! ixiltxago gero

Gure legeari!

Edo bertzenaz gerla

Uli guzieri.

—Bai? egina duk beraz:

Gazen zoin nagusi.

 

            3

Alimale lehenak

Egin den pathuan

Elgarrekin derautzo:

Nola has guduan?

Axeria artetik

Mintzo da orduan:

—Jaun hartza, zu emanez

Sailaren buruan

Aise sar ginezake

Etsaia zakuan.

 

            4

Ordukotz bi pardidak

Hurbil elgar ganik

Bozik lotzen da hartza,

Saila gibeletik.

Bainan hartuak dire

Inguru guzitik,

Marrumaz daude lizkor

Lezpaden azpitik:

Alimalen etsai da

Ulia geroztik.

 

            5

Zangoko min txar batez

Axeria bera,

Beharrik gerthatzen zen

Gudutik gibela;

Ikhusiz bere lagun

Gaizoen min-bera.

Oihuz hasten zaiola:

—Urera! urera!

Hartzik etzen itzuli

Uretik gerlara.

 

            6

Etzen burutik maingu

Gure axeria,

Harek asmatu zuen

Zertxu zen ulia.

Buru igorri zuen

Gaizo hartz handia,

Berak idukiz beti

Gibel alderdia:

Haretxek egin zion

Gostuko irria.

 

            7

Hartzak egin ziona

Kakamarloari

Zonbatek ez lukete

Orai egin nahi!

Zangopean jendea

Ulitzat ezarri!

Zuzenaren indarra

Behin lothuz ongi

Kontu hartza bezala

Ez ditezen geldi.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus