1873 Sara
Belea eta axeria
Gratien Adema
1
Jasan ahalikako
Zitzi bat mokoan
Belea zagon behin
Haitz baten kaskoan.
Axeria ihizin
Han gaindi bazohan,
Belea ikusirik
Trikatzen zaio han.
2
Agur, Mus de Belea,
Zoin eder zaren zu!
Zure luma pullitaz
Liluratzen nauzu.
Kantua luma bezein
Eder ahal duzu?
Ai! entzun nahi nuke,
Othoi, kanta zazu.
3
Koak-koak! arrai hasten da
Belea kantatzen,
Mokoa duelarik
Etxe bat largatzen.
Haragi puska zaio,
Lurrerat erortzen.
Axeriak ez zuen
Bertzerik asmatzen.
4
Bazka atzeman eta
Dio beleari.
Ez gaitela, to, fida
Lausenkariari.
Ez zerbeit garelako
Gure usteari,
Xitxi hau zor derautak
Hitz on horren sari.