—1873 Sara—

 

Bildotxa eta otsoa

 

Gratien Adema "Hergaray"

 

                      1

Primadera goiz batez, xirripa batera

Ama gabe, bildotxa gan zen edatera,

Hantxet ari zelarik xurga xurga bera,

Oihanetik otsoa zitzaion atera.

 

                      2

Otsoak, goraxago urean sarturik:

"Ur hau, erraten dio, zikhintzen dautak hik".

Bildotxak errepusta: "Jauna, nik nihundik

Hemendik ez dezaket zikhin zure urik".

 

                      3

"Ixil hadi, kixkila, jaz ari baihintzen

Ene fama onaren nun-nahi funditzen".

—Jaz ni oraino, jauna, sortzeko nintzen,

Amaren ttittirat naiz oraino ibiltzen.

 

                      4

—"Hire anaia zuan, hi ez balin bahaiz".

—Ez dut nik anaiarik, ume bakharra naiz.

—"Hots! zuetarik norbeit entzun diat nik maiz,

Nitaz bazerasala zer nahi elhe gaitz".

 

                      5

Hortan zen bildotxari oldartua otsoa,

Eta bi klaskaz zuen iretsi gaixoa.

Azkarrak duenean partida flakoa,

Hauzia zoinena den erran gabe doa.

 

                      6

Otsoak bildotxari egin zioena,

Jainkorikan ez balitz, nork liro kondena!

Jainko legetik kanpo zertan da zuzena?

Galde zazu indarrez zoin den nausi dena.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus