—1872 Sara—

 

Gerlako presonier bat

 

Piarres Ibarrart

 

Airea: Gernikako arbola

 

                      1

Eskal herritto bat da nere sor-lekhua,

Gerletara xorthetik izan niz deithua,

Prusiano etsaiez han preso hartua,

Nahi duten lekhua hetaz gidatua,

Sei hilabete osoz heien menekua. (bis)

 

                      2

Hain urrun eman naute, lekhu arrotzetan,

Pietaterik ez da heien bihotzetan,

Abre batzu bezala heia zokhoetan,

Berogarririk gabe neguko hotzetan,

Goseak hil urrana izan niz bortzetan.

 

                      3

Ez nuen aita ama on heien berririk,

Hesturetan nindagon hetaz orhoiturik,

Ez ikhusten mendirik, ez uda lilirik,

Othe daite munduan hain lekhu tristerik,

Frantzia! oh! Frantzia! hik ez duk parerik.

 

                      4

Hainbertze sofriturik jena da orena,

Ene herri maitera hurbiltzen naizena,

Argi haste eder bat, igande eguna,

Aspaldian Jaunari galdatzen nuena,

Orai akhabatzen da ene bihotz mina.

 

                      5

Iguzki arraioak hai dira altxatzen,

Primadera loreek usaina botatzen,

Nere herri ttipiko eliza agertzen,

Izkilak jo du eta jendea da biltzen,

Ahaide, adiskidek naute besarkatzen.

 

                      6

Nere etxe maitean orduan sarthurik,

Aitaren besoetan eman naiz lehenik,

Ez egin, ama ona, ez othoi nigarrik,

Altxa zazu burua, ez da zorigaitzik,

Zure seme bakharra hemen naiz bizirik.

 

                      7

Berri hori, maiteak, entzun zuenian,

Aingeru bat bezala sarthu zait etxian,

Nik eman seinalea oraino erhian,

Hain fidel egotua denbora guzian,

Laster ikhusiko dut ene saihetsian.

 

                      8

Bake goxo eztiaz orai naiz gozatzen,

Aspaldian jaunari bainuen galdatzen,

Jainkoari diozkat eskerrak bihurtzen,

Eta bihotz guziaz grazia eskatzen,

Guzier osagarri eman dezazuen.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus