—1872 Sara—

 

Einadak

 

Martin Guilbeau

 

                      1

Ametsetan ihunik, herria gogoan,

Goiz batez banindagon jarria leihoan,

Einadak lorietan zohatzen airean,

Orhoitzapen bat phiztu dautet bihotzean.

 

                      2

Norat zohazte, norat, einada maiteak?

Ez urrun, ez hegalda, hegaztin emeak,

Senda zatzue, othoi, ene arantzeak,

Agor zuen hats-onaz ene onhazeak!

 

                      3

Zer berri dakharzue ene sor herritik?

Nigarrez hari nago nere desterrutik,

Orhoitzapen dorphea! othe duk parerik?

Aphal zaizte, einadak, goan gabe bixtatik.

 

                      4

Hara-han hainitz urrun mendi Eskaldunak,

Ikhusirik zarete heldu, hegaztinak,

Zer dio bere haurraz ene ama onak,

Nigatik nigarretan maizegi dagonak?

 

                      5

Zer diote haurraren maithatu lagunek?

Zer ezin ahantzizko haran oihartzunek?

Ni gabe, hek gabe ni! nere hatsberenek

Iraun bezate iraun nola mundu honek!

 

                      6

Baina oi! bihotz mina! jadan bazohazte!

Zer! nihork sortherrian ez othe nau maithe?

Zeru goretan barna arinik zohazte,

Ene dohakabea! aira ezin naite.

 

                      7

Laster duzue berriz eskaldun herria,

Ikusiren, einadak, oi! zuen zoria!

Nik hemen auhenetan, oroz ahantzia,

Tristerik iraganen dut ene bizia.

 

                      8

Eldu den primadera berriz agertzean,

Bizi banaiz oraino nere desterruan,

Hegalda zaizte, othoi, ene leihopean,

Eta erran zer berri den ene sorlekhuan.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus