—1872 Sara—

 

Amaizuna

 

Augustin Etcheverry

 

Airea: Prima eijerra

 

                      1

Nola xoria, belatx aztaparrean

Izatu dena, airez dohanean,

Ni halatsu naiz botz, amaizun muthiria,

        Bethikoz uztean,

Ez da goizegi! Has bekit bizia!

 

                      2

Lau-bortz urthetan ama zen bezain ona

Khaxan darotet ezartzen etzana,

Ikhusten tut gero, hura ixil ixila,

        Eta lo naukana,

Handik norapeit deramatedala.

 

                      3

Etxean arrotz, ez jakinez zer asma,

Hilherriraino zerbaitek nerama...

Orduan zinituzten eramaiten xilhora

        Oi, zu nere ama!

Nik oihu bainan bertzek lur gainera.

 

                      4

Usu daut aitak emaiten aditzera,

Bertze ama bat dakharla etxera,

Nik, ergela! Ez nuen ihardetsi orduan:

        Ama bat berbera

Zuela Jaunak haurrentzat munduan.

 

                      5

Ama ordeak behar zuen izena,

Geroz jakin dut zela amaizuna,

Ez du ez halakoak bertzerenik maithatzen,

        Jauna ganik zena,

Urrundu baitu gogotik ilkhitzen.

 

                      6

Nere etxean sarthu zitzaidaneko,

Nerorren hartan ni nintzan kanpoko,

Nik irri amari, bainan ez hark musurik!

        Ene lanendako,

Nihork eskerik ez begithartean!

 

                      7

Haurride gaztek gizen larrua zuri,

Aitoren seme direla iduri!

Nik, xar eta beltx mehez (zerbait galderen giltza)

        Hezurrak ageri,

Bainan ni bizi! Amaizun zikhoitza!

 

                      8

Supazterrean lehen nuen alkhia,

Haren gainean nik nuen zoria,

Zangoz surat eta altzorik goxoena,

        Ene bururdia,

Enetzat amets! bertzek gozamena!

 

                      9

Orduz geroztik nago mahain zokhoan,

Bakhar bakharra, xakhurra ondoan.

Hotzez othe nagoen edo naizen bustia,

        Nork duke gogoan?

Nagola ni hau: Ni buru handia.

 

                      10

Minez banintzan ama bizi zelarik,

Laster han nuen eskua eztirik;

Hunek balin baderaut nihoiz entzun auhenik,

        Izan tut berririk,

Bertze bi uspel, bat pareta ganik.

 

                      11

Jauzika, kantuz, gero berriz pilotan,

Jo ahala jo, hari zinenetan

Aita-ama-dun haurrak ez ninduan zurekin,

        Baina bai landetan

Edo bidean, zerbait haxerekin.

 

                      12

Orai ordean ez othe nau entzuten,

Haren berrien kantatuz emaiten?

Entzun nezala, entzun, baitut hamalau urthe,

        Etxea dut uzten!

Nere adinak eztudano bethe.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus