1871 Sara
Soldado ondoa
Piarres Ibarrart
Airea: Gernikako arbola...
1
Soldado izatu naiz lehen zazpi urthez,
Bethikotz ethorria nintzen nere ustez,
Xapeldunak jin zaizkit argi haste batez,
Gerlarat galde duzu, legearen phartez,
Horra zer atseginak ezkontgei egonez. (bis)
2
Frantziaren oihua entzun nueneko,
Banderaren azpirat laster egiteko,
Ez nuen sosegurik nehon egoiteko,
Gutiago beldurrik gerlaren galtzeko,
Frantzia gaixoaren hola ikhusteko. (bis)
3
Hari ginen gogotik guziak suari,
Ez dute zeren erran soldado xoilari,
Berak dire hobendun, zonbeit buruzagi,
Harmarik ere gabe lothuak gerlari,
Thur bat gizonekin hainbertze munduri. (bis)
4
Nahiz garrhaitzale den etsai manduela,
Harrek ere min hartuz ereman du gerla,
Ibaia bat bezala bazohan odola!
Nun nahi hedatua Prusiano hila!
Frantses lurraren ontzen hantxe dagozila. (bis)
5
Prusiano gaizoak usteko du, naski,
Bethikotz deraikula Frantzia aurdiki,
Gure gogoko berri oraino ez daki,
Erori gare bainan, behar gare jeiki,
Eta hartu derauzkun guziak edeki. (bis)
6
Ikhusi duguneko bakea egina,
Pariseri oldartu zaiku gaixtagina,
Lege bat asmaturik ezin daitekena,
Haizu dela hartzea bertzen onthasuna,
Hortakotz hiltzen zuten protsimo laguna.
7
Nork erran gaixtaginak zituzten indarrak,
Zernahi egin dute, hain ziren superrak,
Giriztino odolez gorrituz bazterrak,
Sarraskitan emanez elizatiarrak,
Zonbat bizirik erre!! Oi! bihotz gogorrak. (bis)
8
Orduan da Mac-Mahon handia altxatzen,
Bere armadarekin sarthu da Parisen,
Etsaien errabiak ez du ikharatzen,
Hantxe ditu ordainez oro xehakatzen,
Gaixtagina ikhus gabe zertaratu haizen. (bis)
9
Goraki mintzo zaitzu orai Paristarra,
Mac-Mahon baginuen bai zure beharra,
Zure armadarekin, zuk duzu indarra,
Zuk eman deraukuzu bake bat ederra,
Bandera gorriari hautsirik giderra. (bis)
10
Agur Eskual Herria, hain maite hautana,
Nun zaituztet, gaixoak, aita eta ama,
Egun hasten da berriz gure zoriona,
Nahiz hila nintzela ethorri den fama,
Bizi naiz! akhabo da zuen bihotz mina.
11
Eskaldun laguna, zer egin dautazu,
Iheska ibiltzea ez da gero haizu,
Herria etsaiari libratu diozu,
Espainiarateko bidexkak utz tzaitzu,
Izan gaiten guziak haur bihotzdun batzu.