1871 Sara
Dialoga eliza xoria eta urzoaren artean
Joanes Etcheto
1
Eliza xoria
Nola daite, neure arraba ona,
Izan zaiten behere huntan,
Oroz maithatua eta altxatua,
Ni gaitzetsia naizen denboran. (bis)
2
Urzoa
Neure anaia, hori da zeren duzun
Bethi ere ebastea maite,
Ni bazkatzen naute gau eta egun
Eta nago bertzek eman arte. (bis)
3
Eliza xoria
Bai, zu hazten zaituzte amultsuki,
Niri hemen hainitz pairaraziz,
Bizkitartian hurbiltzen naiz adreki,
Eta nabil ezin maitharaziz. (bis)
4
Urzoa
Segura da, adrezia baduzu,
Atzartasun, arraizia frango.
Hala ere bertzerena utz zazu,
Ez zaite izan hobe hala baino. (bis)
5
Eliza xoria
Hainitz gisaz lausengatzen ohi tut
Nagusi ta etxeko andreak
Hala ere, errezebitzen ditut
Hekien furfuria gaiztoak. (bis)
6
Urzoa
Berriz diot, hartzen dukezu bortxaz
Laborariaren onthasuna.
Hargatik erraiten derautzut beraz,
Ez dukezu hola fama ona. (bis)
7
Eliza xoria
Ehunetan zu baino bozago naiz,
Eta badut hainitz jakitate,
Hainitz gisaz iseiatzen ere naiz,
Hola ere bethi higuin naute (bis).
8
Urzoa
Bai anaia, baduzu jakitate,
Eta Jaunak adret egin zaitu,
Hola er'hobeago zinuke,
Atzaparrak garbi bazinitu. (bis)
9
Eliza xoria
Zer! beraz ni gudako naiz egina,
Eta aldiz zu bethi bakeko!
Nola dirot ardiets zoriona,
Eta urus izan sekulako? (bis)
10
Urzoa
Bizi zaite Jaunaren beldurrean,
Eta utzi jaidura gaiztoak,
Hola goanez bethi bide onean
Ez dautzu faltako zorionak (bis).
11
Eliza xoria
Bai aithor dut, hortako naiz munduan,
Jaun handiak berak ezarria,
Horixe da, bai, guzien buruan
Egun batean buruzagia (bis).
12
Urzoa
Bai anaia, horrela gobernatuz,
Portu ona hatzemanen duzu,
Hartan bethi arima eta gorphutz
Sosegu onean bizi duzu. (bis)