—1871 Sara—

 

Jeus

 

Gratien Adema

 

                        1

Asko gizon orok uste dute munduan,

Ez dela sekulan jeusekin zerbait egin,

Hetaz trufatzeko nik eman dut buruan,

Zenbait bertsu pullit egitea jeusekin.

 

                        2

Jeus errexagorik! Zenbat gaizo lurrean,

Atzo jeusen jabe, egun diruz betheak!

Ezjeus hek urtheak bildu dituztenean,

Aise nik jeusekin eginen tut bertsuak.

 

                        3

Ez dut galduko jeus egiten ez baditut,

Jeus gabe nintzena, jeus gabe naiz egonen,

Aditu beharko: Jeus ez haiz, gaizo petut!

Bainan hitz ergelek ez dautet jeus egiten.

 

                        4

Egiten baditut, zer zoria neretzat!

Jeusik etzait lana, pena guziak jeusik,

Aiphatuko naute gizon abil batentzat!

Othe da munduan jeus arraroagorik?

 

                        5

Zer dakit oraino? Jeusekin behar bada,

Untza ta makhila ditut irabaziko...

Nahiak nau naski mintzarazten horrela,

Bainan zinez ez da jeuseri fidatzeko.

 

                        6

Ixiltzen naiz. Etzait jeus heldu gehiago,

Jeus handirik erran gabe dut akhabatzen.

Bainan nere kantak ez badu jeus balio,

Nehori bederen ez du minik egiten.

 

                        7

Zoroa! Zer diot...? Bertsu hauk jeus balio!

Gauza segura da jeusez egiten tudala,

Bada, nik ez nuen jeusnahi gehiago,

Urus nahietan jeus eskas ez duena.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus