—1868 Sara—

 

Etxeko andrea

 

Augustin Etcheverry

 

            1

Etxeko andrerik

Non da hoberik?

Barneko lanetan

Ez du parerik,

Goizean lehenik,

Besoak arinik,

Lanari lotzen da

Ederki jauntzirik.

 

            2

Arropetan xuhur,

Gaxina sudur,

Nola bestizaren

Ez zare segur,

Burukoa makur

Kotilunak labur,

Horma haizeari

Ez bide zare beldur.

 

            3

Emazte panpina,

Gure Gaxina,

Xingilka dabila

Aztal zikina.

Koleran kusina

Dohako ihesi,

Ez nahiz ikusi

Enoxent-arina.

 

            4

Zenbat denbor du

Etxetik zalu

Betroin xuri-beltx bat

Zuela saldu.

Adarrez ixilka

Egin zen kiska,

Ez da abiatzen

Geroztik xingilka.

 

            5

Bertzenaz etxeko

Gauzen hazteko

Bazkatzeko maina

Badu askitto.

Orai ere asko

Baditu saltzeko,

Zazpi xerri edo

Konexua franko.

 

            6

Baditu bakarrak

Etxe antzarak,

Oilo, oilanda,

Gapoin, oilarrak,

Amaxo xaharrak

Dituen nigarrak

Oilotto bat goinik

Axeri ozarrak.

 

            7

Jokuaren parte,

Trufarik gabe,

Segurki, Gaxuna,

Aberats zare!

Zenbait senhar-andre

Jelosian daude

Zu bezen bat gauzaz

Ez baitire jabe.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus