—1867 Sara—

 

Amaxo

 

Gratien Adema "Harambeltz, senpertarra"

 

                        1

Emakume xahar bat buruko xuritan,

Opulurda beltx eta zai ile gorritan,

Altzoan alabaren haur bat harturikan

Neguko egun batez zagon iguzkitan.

 

                        2

Dio Maddi ttikiak bere amaxori:

Nolaz duzu amaxo ilea hoin xuri?

Maitea, neguaren elhurra da hori,

Ene sasoinak orai negua dirudi.

 

                        3

Bisaia golli hori, errazu, amaxo,

Ez duzu amak bezein legun eta goxo.

Ura doha errekaz petarrian atxatxo

Nigarrek egin naute luzaroz ni atxo.

 

                        4

Nolaz zare amaxo hain nekhez higitzen,

Eta ez ni bezala airoski ibiltzen?

Haurra, ni ere lehen zu bezala nintzen,

Urtheek orai naute zaphan idukitzen.

 

                        5

Izaiten dudanean zuk bezenbat urthe

Amaxo, zu bezala izanen naiz othe?

Haurra, urthe hasi bat nork du bethe uste?

Urtheek segurenik mentura baitute.

 

                        6

Jainko maiteak bethi amaxo, zertako

Ez gaitu elgarrekin bizirik utziko?

Bizi huntaz bertze bat hobea geroko

Badagoka Jainkoak, haurra, guretako.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus