1867 Sara
Eskalduna
Jean Baptiste Elissamburu
1
Eskaldun seme dena bedi alegera!
Ikhusi dut bet-betan, oi zen den ederra!
Ez ametsetan, ez ametsetan, nintzen atzarria)
Arbola bat harrokan ederki jarria.
2
Zer haiz bada, arbola? orai mintza hadi,
Harrokatik begira hagoena guri.
Ni nauk Eskaldun, ni nauk Eskaldun, bai aspaldikoa,
Egundaino haizkorak ezin-hautsizkoa.
3
Nahi duenak jakin noizkoa ni naizen,
Bilha beza harrokan erroak non diren.
Baliatu zait, baliatu zait barnasko baitziren,
Orai bertzenaz bizi ez nitzan izanen.
4
Ikhusi-tut armadak heldu Erromatik,
Ene hosto ederra handik ikhusirik.
Athera nahi, athera nahi ninduten errotik;
Ezin khendu zautatzen zenbait adar baizik.
5
Pikatu badarautet nonbaitik adarra,
Azpian atzeman tut, entzun dut nigarra:
Eskaldunaren, Eskaldunaren adarren dorphea!
Zerk nau ekharrarazi ni heien azpira!
6
Doidoia ene minak zazin sendatzera,
Huna non agertzen den Erdaldun jendea.
Ibaika ikhusten dut, ibaika ikhusten dut ene hondatzera,
Guti zakien zer zen Eskaldun arbola!
7
Heldu zaizkit gainera tiroinak borthitzik,
Berekilan ni nahiz eraman hemendik.
Bai iharrosi, bai iharrosi, bainan nago xutik,
Gan ziren, eta nago errege bakharrik!
8
Bakean nagoela orduz geroztikan
Amesten duk menturaz haurra, hire baithan...
Etsai handia, etsai bakharra munduan Karloman
Ni ere nahiko nau garhaitu guduan.
9
Karlomanen kapitain, Errolan handia,
Harek zuen beretu ja mundu guzia.
Bethor Karloman, bethor Errolan, ez naiz aurdikia,
Dugun ikhus norena daiteken hauzia.
10
Turuta soinuz huna non tudan guziak,
Izitzen dituztela hegastinek berak.
Zaldi zuriak, zaldi gorriak, zer gizon hazkarrak!
Nola detzazke garhait Eskaldun arbolak?
11
Haizkorez harmatuak, denak lotzen zaizkit;
Bertzen ezin-bertzean, Errolan azkenik
Lotzen zait bainan, lotzen zait bainan etzuen ahalik...
Jo nuen errekara harroken gainetik.
12
Huna orai non naizen, orai lehengoa,
Lorerik ez dut bainan sendo dut erroa.
Ez naiz ihartu, ez ihartuko, segur dut bizia,
Ez badautet azpian zelhaitzen mendia?
13
Eskaldunak, geroztik gaiten alegera!
Kanta berria dugun denek kanta gora,
Biba Eskaldun, Biba Eskaldun arraza hazkharra!
Biba mendi gainean Eskaldun arbola!