1866 Sara
Gizon gazte ezkondu nahia
Joanes Etcheto
Aire ezagutuen gainean
1
Bertsu emaile batek duela bi urthe,
Ongi aiphatu gaitu zenbait gizon gazte,
Bainan ez du laudatu hainitz andre gazte,
Ezkontzatik urrundu nahi ginituzke.
2
Donado egoterat gaitu gomendatzen,
Lehenik etsenplua berak du ematen,
Jaunaren ordenari du ihardokitzen,
Ikhasi behar luke zuhurki pentsatzen.
3
Hemen erranen diot ezkontza sainduaz,
Mundua publatzeko jaunak moldatuaz:
Bi espos onhetsiak badire zeruaz,
Edifikatzen dute beren etsenpluaz.
4
Beraz gazte lagunak ez gaiten lotsatu,
Guziek espos bana behar dugu hartu.
Tobiasen semea dugun imitatu,
Raphael aingeruak lagunduren gaitu.
5
Onheski mintza gaiten gure khidekoez,
Ongi erran dezagun gure haurrideez,
Ez dezagun arnega gazte amultsuez,
Detzagun edifika gure etsenpluez.
6
Kondizione hori da moien bakharra,
Lagun prestu batekin hel gaitzakeiena.
Holakoetan datza batasun leiala,
Jainko soberanoak hel araz gaitzala.
7
Bertso hauk eman ditut bai xede onetan,
Primaren emailea ber laudatzekotan,
Othoizten ditut beraz gazteak berritan,
Oro kanta detzaten haren ohoretan.
8
Ongi egile hori, primaren autora,
Eskual-Herri guzian ongi aiphatzen da,
Bertsutako gostua horrek da emana,
Zeruetako aitak sarizta dezala.