—1866 Sara—

 

Pobria

 

Agustin Etcheverry

 

                1

Mundura sortu nitzenian,

Sortu nitzen deusik gabian,

Eta naiz manera berian.

Orduan pobre, orai pobre,

Jaunaren miserikordian,

Lagunduren nau agian,

Batian edo bertzian

Segitzen banaiz bidian.

 

                2

Oi, pobriaren urusa,

Ez ditake ongi pentsa,

Haren geroko intresa,

Pobrearentzat Jainkoak dauka

Zeruan lekhu espresa

Hango bakhe loriosa

Aldiz abarasiosa

Ez ditake nihon goza.

 

                3

Deusik ez badut jateko,

Atian nago belhauniko,

Othoitzian etxe hartako,

Etxeko andriak nere othoitza

Laster darot adituko,

Amoina eskuan jautsiko,

Andria agian bethiko

Jaunak zaitut lagunduko.

 

                4

Negua zait arribatzen,

Kuraioski naiz kausitzen,

Jainkoak bainau laguntzen

Haren laguntza handiarekin

Ez naiz biziki khexatzen

Sofrikariak zer diren

Ez ditu nik ezagutzen

Loriak dauzkit estaltzen.

 

                5

Suertatzen naiz eria

Oi, jendiaren borondatia,

Egiten dautet eskia,

Desiratua daukat nik ere

Halakoirentzat loria,

Pobriaz urrikaltzia

Da zerua idabaztia

Othoi, nitaz pietatia.

 

                6

Holaxe izaten badut

Gehiago zer behar dut,

Aberats goserik ez dut.

Jaunarekin bakhe gozoa,

Segurki nahiago dut

Mundu zoro hau nik zer dut

Jauna zerbitzatzen zaitut

Loria esperantza dut.

 

                7

Mundura zertako sortu

Behar ditut abisatu

Nahi banaute aditu,

Aberats eta pobriak ere.

Jaunaren haurrak gare gu,

Dezagun hura maitatu,

Aberatsa adi zazu,

Eternitatiaz orhoitu.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus