1866 Sara
Gizon gazte eskualduna
Auguste Etcheverry
Aire ezagutuaren gainean
1
Lapurdi, Baxenabarre,
Zuberua erranik ere,
Ez naiz tronpatzen bat ere.
Eskualdun herriak dire,
Hirurak ganbio dire,
Mintzo moldeaz bedere.
2
Eskual herriko zelhaiak,
Kurritu ditut guziak,
Eta oinez gehienak.
Horgo artho 'ta ogiak
Dire bai buruzagiak,
Ezin estimagarriak.
3
Abantail horien gatik,
Jendea duzu pobrerik,
Dire behar hauzuetarik.
Guti da familiarik
Kito dena zorretarik,
Beharrak joa ez denik.
4
Eskualdun gazteak oro,
Gaituzu bai arin xoro,
Eta kasik bethi erho.
Pilota jokuak diraino
Izanen gaituzu zoro,
Eta hauzuan zorra frango.
5
Guk asko baia badugu,
Bestak maiz maite ditugu,
Libertitzia lakhet dugu,
Etxea ahanzten dugu,
Ezkondu nahi badugu,
Dote xumeak ditugu.
6
Aziendaz mintzo naiz funski,
Larreak haz liro aski,
Gida bagineza ongi,
Eman gare jokoari
Eta deboxkeriari.
Nola bihurtu zorrari!
7
Arreba maitea, kontu:
Ez, othoi, deboxik hartu,
Eginbidier beiratu.
Ez nola nahi ezkondu.
Deboxa hartzen baduzu,
Grinaz hil beharko duzu.
8
Mundu huntako bizia
Labur da segur maitia,
Ez dut maite flatatzia.
Ez segitu kaprizia,
Errex duzu tronpatzia,
Segi bethi zuhurtzia.