1866 Sara
Anddere xakhurra
Auguste Etcheverry
1
Adin gaztetik anddere xakhur bat zen
Etxeko andre on batekin egoten,
Bere graziez zion plazer egiten,
Tretu ederrez zuen bethi ohoratzen,
Haren parerik kausitzea pena zen.
2
Andreak aldiz zuelakotz maithatu,
Eta gogoan zuelakotzat hartu,
Gauza goxoez nahi zuen bazkatu,
Etzauntza guriak harentzat pharatu,
Horretan zuen egin xakhur gastatu.
3
Xakhur minunak bazituen pixkotxak,
Pastiza puxkak, onkeriak, gauz'onak,
Mundu huntako mainak eta karezak,
Segur ederrak ziren haren egunak,
Hola pasatu balituzke azkenak.
4
Bainan denbora gutiko zen bonurra,
Haren ondotik ethorri zen malurra,
Ama xakhurra zenean hil hobira,
Triste gelditu zen anddere xakhurra,
Hezearen ondotik zuen idorra.
5
Ama on hura zutenean ehortzi,
Harren uneak partilan ziren hasi,
Helas! xakhurra kanpoan zen ezarri.
Eta ogi beltzetik eman janhari,
Aitzinekotik ganbio zen ikusi.
6
Bigarren ama bat izateko orde,
Xakhurrak nausi bortitz bat zuen jabe,
Ordutik zuru gora zuen atherbe,
Bai eta lurra beretakotzat ohe,
Gizenetik bilhakatu zen bai mehe.
7
Estatu hortan zagonean nigarrez,
Aditua zen zenbait xakhur lagunez
Laster jin ziren kosolatu beharrez,
Eta galdetu eri zenez suertez,
Malurrak erran ziozkaten auhenez.
8
Ikusliarrak hau aditzearekin,
Mintzatu ziren guziak boz batekin,
Erranez zinki: ez zutela zer egin;
Hola bizitzeaz zutela atsegin,
Hortakotz behar zela usaia egin.
9
Anddere xakhur humilak aithormena
Egin zioten ahalik laburrena,
Erranez gaitzes zuela aiphamena
Gauza goxoen, bai eta guriena,
Hura maluraz bilhakatu zuena.
10
Menturaz zenbait populuen artean,
Kausitzen dire kasu hortan berean.
Besta guziez, goizetik arratsean,
Pulunpatzen direnak deboxkerian,
Oro xiflatu eta penitzentzian.