1866 Sara
Gizon gazte soldado zortean erorien animoa
Martin Darrupe
Airea: Xoriñoa kaiolan
1
Eroriak zortean,
Ez da eskapatzerik,
Ez baitugu gorphutzean
Nehon ere tatxarik,
Gare guanen
Soldado Napoleonen.
2
Lege zahar garbiak,
Aiten aitek emanak,
Parti gaitezen guziak
Hautatuak garenak,
Lorietan,
Ikhas dezagun harmetan.
3
Ez dadiela nehor
Abia bertzetarat.
Bainan gogo onez ethor
Gurekin armadarat,
Xede hori
Ez itzularaz nehori.
4
Ez idek beharririk,
Kontseilari tzarreri,
Ez dugu nahi bertzerik;
Obedi legeari,
Ez dezagun,
Etsayik gerorrek lagun.
5
Orai gu eta gero,
Heldu diren gazteak,
Izan daitzela bero,
Obeditzen legeak,
Frantziari,
Emagun etsenplu hori.
6
Biba, biba, Frantzia,
Biba gure bandera,
Fidelki gaiten lehia,
Oraiko lege bera;
Bethi dagon,
Biba, biba Napoleon.
7
Xoriak primaderan,
Kantaz oihanetarik,
Alegera bihotzean
Negua pasaturik,
Zer loriak,
Horra gure iduriak.
8
Ethortzen garenean,
Gu ere armadatik,
Eskal herrian sartzean,
Nork bara kantatzetik
Bozkarioz
Orai goazen amodioz.