—1866 Sara—

 

Okhertuak bere okhertzaileari

 

Jean Baptiste Elissamburu "Laphurtarra"

 

                      1

Fortuna erori zait burutik behera,

Zuri baitautzut esker, gure jaun Barbera!

Harriturik bakhotxa niri dago beira

        Bi begiez...

Nik guziak ikhusten begi bakhar batez!

        Lehen biez,

        Orai batez,

Oro ikhusten begi batez!

 

                      2

Mundu hau bethea da zenbat nahigabez;

Barberak okhertu nau, abiltxe izanez!

Lehen banindagoen ardura nigarrez

        Bi begiez...!

Zertako biez egin? Aski date batez!

        Lehen biez,

        Orai batez;

Jaun hari esker, begi batez.

 

                      3

Nonbait balinbadira bi bosliberako,

Bietarik ohoinak ez dik bat utziko,

Zuhurra den gizonak ez beza egin lo

        Bi begiez!

barberak manaturik, egiten dut batez;

        Lehen biez,

        Orai batez,

Zuhurren gisa, begi batez!

 

                      4

Zure ohoratzeko, gure jaun Barbera,

Lau kopla ez dirade izanen sobera.

Lehen ikhusten nuen Betirisants bera

        Bi begiez!

Milesker, jaun Barbera, egundanik batez;

        Lehen biez,

        Orai batez,

Hobe lizate niholaz-ez!

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus