—1865 Sara—

 

Arrosaren kantua

 

Joanes Etcheto

 

Airea: Kaila kantuz ogipetan, uztaril-agorriletan...

 

                      1

Arrosak eder baino jeloskorrago zelarik

Ikusi zuen imortala aldean jarririk,

Eta hori bere etsaiarendako harturik,

Behatze bat egin zion bisaia borthizturik.

 

                      2

Inbidios horrek erran zioen bai goraki:

Nola ausarta haitake konparatzerat niri?

Zertan ahal duken beraz ni naizena iduri?

Diferenziarik ez deia gu baithan ageri?

 

                      3

Konsidera beraz ongi neure argitasuna,

Bai eta hire kolore bethi ilhuntasuna.

Zer! deithua naun komuzki loreen erregina,

Eta uste dun hirekin ez dukedan gaihena!

 

                      4

Imortalak erran zion eztitasunarekin:

Ez dizut, ez, segur nahi konparatu zurekin.

Ezagutzen dizut beraz nik xoramendurekin

Zure argitze ederra eklat handiarekin.

 

                      5

Bainan edertasun xoragarri horrek ez duke

Neure jelosia segur pitzarazten batere.

Ontasun bat ez dukezu balios behin ere,

Nun ez den asantatua gisa bat edo bertze.

 

                      6

Bada zur'edertasuna, goizetik arratsean,

Histua kausitzen duzu istantetik bertzean,

Loriatzen zare xarma zerutik duzunean,

Eta edertasun guti iraupen duenean.

 

                      7

Bai, nahiz neure tretuak guti ederrak diren,

Segur ez dire beldur urtheen borthiztasunen.

Guti brilatzen dudana bethi dizut brilatzen,

Hortakotz ez dautzut beraz inbidia ekhartzen.

 

                      8

Ikusten dire fidelki, bi lore horietan,

Edertasuna eta berthutea mintzoetan,

Lehenak akhabantza du bai ephe laburretan,

Azkenak iraupena du denbora guzietan.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus