—1864 Sara—

 

Gizon zaharra eta bere makhila

 

Joanes Etcheto

 

Airea: Llilura banaiteke...

 

                      1

Gizon zahar ezindu bat haski zen kausitzen,

Bere jendeez utzia bakharrik gerthatzen,

Hantxe zorigaitzean zelarik iraungitzen,

Zerbait sustengu zuen naturalki bilhatzen.

 

                      2

Zaharrak izpirituki barraiamenduan

Nahiz eman khanbio bere bihotz minean

Erran zion bere makhilari sanfretean:

Athor, hi haiz neure sustengua azkenean.

 

                      3

Athor neure maitea, neure lagun leiala.

Athor, lagundu nezak piaia egitera,

Ez banauk sustengatzen aitzinean bezala

Segur bortxatua izanen nauk erortzera.

 

                      4

Ongi seguratua ez naukala utziko,

Bainan indar guziaz naukala lagunduko,

Hire baithan diat esperantza finkatuko,

Goaten naizen toki orotan haut behartuko.

 

                      5

Bertzeek ni zerbitzatzeaz enheituak,

Bai eta pena gutienaz gibelatuak,

Uzten nitek bakharrik: bihotzak gogortuak,

Egoten dituk bethi niganik urrunduak.

 

                      6

Bainan hik, deusek gibelarazi gabe,

Eta hire pazientzia unhatu gabe,

Zerbitzatzen eta laguntzen nauk bethi ere

Bai eskerrak hiri ditiat segurki ere.

 

                      7

Laguntzaren lehia atxiki nezak bethi,

Hik utziz geroztikan ez nauk deus ere hari.

Egungo egunean, erraiten dauiat hiri

Jendea pharatua duk osoki muthiri.

 

                      8

Nahiz hunkituak diren humanotasunaz,

Axolarik ez die ni abandonatzeaz,

Hau zenbat den lazgarri mintzo nitzaik egiaz

Ezin zukek esplika mihirik abilenaz.

 

                      9

Egun oroz konprenitzen diat bai neronek,

Adin handian, ez dutela gizon zaharrek

Laguntzarik izanen, emanikan jendeeki

Izatekotz eman behar dutela makhileki.

 

                      10

Gizon zaharrak arrazoina zuben arabez,

Eta horren errana behar laite lekzionez,

Zerbitzatu gazteei: eta konpasionez,

Behar dute lagundu gisa bat edo bertzez.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus