1864 Sara
Ohore eta opulantzia
Joanes Etcheto
Airea: Ohorea zuzentasunaz...
1
Ohorea zuzentasunaz ongilea,
Kausitzen zen egun batez piaian urrundua,
Beztimendu zuelarik xar eta zikindua,
Bere baithan zakharkeen pobrearen modua.
2
Orduan opulantzia errekontrak emanik,
Han zagoen karrosa urreztatuan hapanik
Karrosa zainak kontrako khaminoa harturik,
Gerthatzen ziren ustekabez errebelaturik.
3
Opulantziak zelarik beztitua handizki,
Ikusi zuen ohorea jaunzia pobreki.
Hura pobre ikustea ez zaizkon segur ongi,
Zuelakotz aitzinean ezagutu pulliki.
4
Andreak ohore hori zuelakotz maithatu,
Bai eta bere etxean ximenki alogitu,
Nahi izan zuen berriz ezagutza berritu,
Bai eta adiskidantza berrietan pharatu.
5
Bai harekin nahi zuen bizi unionean,
Errespeturekin egon haren batasunean.
Hori dela kausa ere hasi zen abantzuan
Pleinu handien egiten zorthe malurusean.
6
Andre horrek urrikamendutsuki erran zion:
Zu zaitut beraz ikusten miseriaren peon.
Behar zinuke brilatu, eta segurki egon
Herronka eder batean eta etxeko jaun on.
7
Penarekin zaitut beraz iraungia ikusten,
Eta zure ostatua neke da konzebitzen;
Bainan neurekin ethortzeaz zaitut gonbidatzen
Jakinen dut injustiziaren erreparatzen.
8
Nerekin karrosa huntarat ethortzen bazare
Sanjamendu ikusiren duzu segurki ere.
Atheraturen zaitut nik zikhinpetik bedere,
Urus ibilaraziren luzez bizi bagare.
9
Ohoreak erran zion: Senditzen dut egiaz
Ongiaren balioa eskainia bai zutaz.
Iduri du hartu behar nukeiela eskuinaz,
Bainan beldur naiz publikoaren jujamenduaz.
10
Publiko zorroztu horrek denbora huntan dio
Ez gaitezkela ibili elgarrekin oraino,
Bada nahiago dizut ibili oinez libro,
Ni karrosan kondenatua ikustea baino.
11
Malurus egiten gaitu aberaskua naphurrak,
Eta errendatzen ohitu injustu gizonak.
Fiteki aberastea desiratzen dutenak
Ez ditezke aberastu zuzenbidetik denak.