—1864 Sara—

 

Munduko biltzarre jeneralaren gainean

 

Joanes Etcheto

 

Airea: Lilura banaiteke...

 

                      1

Baduzu izate bat orotako gorena,

Lur huntako arbolek erakusten dutena,

Xoriek bere kantez ohoratzen dutena,

Eta gizonak bakharrik ukhatzen dubena.

 

                      2

Elephantak goizetan salutatzen du hori,

Eta eman izan da ihurzuriari,

Ezagutaraztea zoin den puxant ageri,

Itsasoak du markatzen hau zenbat den handi.

 

                      3

Fedegabeak ez ditu begiak altxatu,

Edo bere behatzeak lurrerat aphaldu,

Izan bada malurusa edo fortunatsu,

Bihotz gogortasunaz duzu bethi gidatu.

 

                      4

Naturaleza duzu hain urrun haren ganik,

Nun ez baitu amiratu ahal hurbildanik,

Jinak direla uste du oro hazartetik,

Bainan hazartak ez diro eman ez den onik.

 

                      5

Naturalezaren edertasuna daiteke

Izpiritu oroz gainekoaren seinale,

Mogimendua errepausa, segurki erre,

Errealki iraupenekoak ohi dire.

 

                      6

Biltzarre guri khentzen dena denborakotzat

Koloratzen duzu bertze populu batentzat,

Ikusgarria ez ganbiatzen behintzat,

Behatzailea da sanjatzen aphur batentzat.

 

                      7

Beraz baterazkitzu zure pensamenduan

Naturalezaren akzidentak arrimuan,

Suposatuz ikusten ditutzula batean,

Eguneko orenak goizetik arratsean.

 

                      8

Suposatuz ikusten ditutzula sasoinak,

Primaderako goizak, uda azkenekoak,

Izarrezko gauak bai et'ere lanhozkoak,

Peuntze loreztatuak, bai oihan biluziak.

 

                      9

Suposatuz ikusten dituzula oraina

Landak horiztatuak, sasoinak bilduz gero,

Ukhanen duzu orduan, ogiaz naiz mintzo,

Munduko biltzarreaz idera justuago.

 

                      10

Iguzki hori amiratzen duzun denboran,

Sartzen hari dela okzidenteko kopetan,

Bertze behatzaileak ikusten du berritan,

Atheratzen argi hasteko oren beretan.

 

                      11

Eguneko oren bakhotxean iguzkia

Atheratzen da eta argitzen ilhunbea,

Gero munduaren gainean da itzulia.

Gisa hortan du egiten bere piaiea.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus