—1864 Sara—

 

Jaun andre gaien arteko dialoga

 

Joanes Etcheto

 

Airea: Jaun gaia...

 

                    1

Zure eta neure seinaleen xedea,

Duzu segur elkarri esku ematea,

Dugun beraz medita bezalaren hartzea

Eta dugun hitzetan agertu fedea.

 

                    2

Etsai enganakorrak asko du asmatzen,

Errekontr'onetarik gaitu maiz urruntzen,

Gure leialtasuna ohi du frogatzen.

Jauna gurekin bada errex da benzutzen.

 

                    3

Tugun etsaiaren boz maleziosari

Kasurik egin gabe, hotsak aferari,

Hainitzek ohi dute gerorat egorri.

Luzamenak ez diote gauz'onik ekharri.

 

                    4

Aithor dut jaunak ez du geroa agindu,

Eta oraiaz behar gare baliatu,

Bainan ez dugu behar sobera presatu,

Gauzak ongi ethorriz gaiten abiatu.

 

                    5

Gauzak ethortzen dire ongitto bilhatuz,

Baiet'ere gozatzen ongi merezituz.

Deusik ez dugu galtzen oro baliatuz,

Ez eta irabazten gerorat luzatuz.

 

                    6

Ikusten dut luzamen horrek zaituela

Xokhatzen eta horren aiphamena bera

Duzula higuin, nola haur onak minena,

Gauzak konplitu bitez ontsa den bezala.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus