—1864 Sara—

 

Stabat mater

 

Jean Duvoisin

 

            1

Jesus ona gurutzean

Itzaturik ikustean,

Ama zagon nigarrez.

 

            2

Oinhazerik gaitzenean,

Lantzaz joa bihotzean,

Ethendu zen auhenez.

 

            3

Zenbat ahal zen samina,

Ama saindu haren mina,

Atsekabez bethea!

 

            4

Han zagoen auhenetan,

Nigar eta hesturetan

Ikustean semea.

 

            5

Hanbateko oinhazean,

Ama haren ikustean,

Nork ez duke nigarrik?

 

            6

Ama! semei begiratuz,

Nor ez egon minez, doluz,

Nigarretan urthurik?

 

            7

Ikusi du azotatzen,

Gure gatik estiratzen,

Bere seme eztia.

 

            8

Ikusi du hagoratzen,

Herioak akhabatzen,

Zeru lurrez utzia.

 

            9

Amodio ithurria,

Emadazut min bizia,

Pairatzeko zurekin.

 

            10

Jainkoaren gogokotzat,

Amodioz Jesusentzat

Egizu erre nadin.

 

            11

Sar dizazut bihotzean,

Jesus onak gurutzean

Hartu duen zauria.

 

            12

Zure seme zaurthuaren

Ene gatik jasan penen

Emadazut erdia.

 

            13

Hil arteo, haren minez,

Deithoratzen nigar zinez,

Nagon bethi zurekin.

 

            14

Nahi nuke zurekilan

Habearen itzalean

Nere goitza egin.

 

            15

Birjinarik ederrena,

Onhets zazu ene pena,

Zurearekin baltsan.

 

            16

Jaun onaren gurutzea,

Harek jasan oinhazea,

Iduk bezat gogotan.

 

            17

Haren zauriz zaurt banedi

Gurutzeaz ere hordi,

Zure semea gatik.

 

            18

Ama ona, zain nazazu,

Zure haurra beira zazu,

Ifernuko garretik.

 

            19

Egidazu gurutzeaz

Semearen pairamenaz

Hazkartzeko grazia.

 

            20

Hiltzen naizen oreneko,

Emadazut arimako

Aingeruen gloria.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus