1864 Sara
Xoxo mokho beltxa
Martin Arrupe
Airea: Nigar marrasketan...
1
Munduan guziak
Ez gare higualak,
Jaunari graziak.
Baditugu hegalak,
Bainan ezin ibil
Orai ni airean,
Hemen nago, humel,
Ene ohatzean.
2
Gazte eta libro,
Egon nintekelarik,
Ez nuen oraino
Halako lan beharrik;
Bainan ez sinhesten
Amaren errana,
Berak ongi lehen
Frogatu zuena.
3
Mokho hori hautan
Fidaturikan sobra,
Orai urrikitan
Egin ondoan obra,
Banaki bederen,
Bi, hirur, lauretan,
Parte duna zoin den,
Ene arroltzetan.
4
Lehen zoin lehenka,
Heldu ziren guziak,
Ni ganik iheska,
Orai dire hasiak,
Xoxo mokho beltxa,
Ni naiz orai hula,
Munduan neskatxa
Zenbait den bezala.