1863 Urruña
Adios nere maiteari
Martin Guilbeau
1
Adio, nere izarra!
Adio, maite bakharra!
Zu orai uztia bethiko,
Iduritzen zait hiltzia,
Neke da bainan sekulako,
Adio, nere maitia!...
2
Aingeru zortheatua!
Izar benedikatua!
Zu zaitut nik behin bethiko
Egun batez adoratu;
Ene bihotzetik kentzeko,
Sobera zaitut maitatu.
3
Zure gorphutz dohatuak,
Begitarte amultsuak,
Ene bihotza du ondikotz!
Bere xarmez liluratu,
Dohakabea sekulakotz,
Zugatik naiz enganatu!
4
Amodioak nau galdu,
Sobera zaitut maitatu,
Ez naiz zu gabe ez ni luzaz
Mundu hunetan biziko.
Zure eskasak laster penaz
Bizia deraut kenduko.
5
Zu gatik lili ederra,
Ixurtzen dizut nigarra,
Halarik ere progetxurik,
Ez dut hainitz esperantza,
Neretzat ez da zorionik.
Hau da bada zorthe latza!
6
Oi zorthe dohakabea!
Bihotz-min pare gabea,
Ez othe da bada lastima,
Izar bat hola galtzea,
Orhoitzapen horrek nerama,
Mundutik, nere maitea!
7
Zerua eder denean
Trixterik nago etxean!
Zer dudan zugatik sofritzen,
Oi, maitea, bazinaki!
Ez banauzu ere maitatzen,
Pena zinduke segurki.
8
Oi, lili xarmagarria!
Neke zait zure uztia,
Mundu huntan zure pareko
Ez dut nik nihon aurkitzen,
Ez du segur ederragorik
Ez iduzkiak argitzen.
9
Adios, beraz, maitea!
Izar parerik gabea,
Adio, beraz sekulako!
Zeruetako amea,
Ene bihotza zuretako,
Adios nere maitea!