—1862 Urruña—

 

Bioleta

 

Jean Baptiste Larralde

 

                        1

Alferretan haiz sortzen, oi lore maitea,

Baratze bazterretan humilki gordea,

Bafada goxoenak hau bethi salhatzen,

Hire egoitza bakhotxak aiseki khausitzen.

 

                        2

Orai errak zertako haizen hoin herabe,

Eder duk modestia, bainan gaindi gabe,

Berthutean orobat, bertzetan bezala,

Jakizak, ez badakik negurri badela.

 

                        3

Bertze lore guziak, sorthu bezain sarri,

Arrai dantzan bizi tuk, zefir soinulari,

Hi aldiz belharpean, burua behera,

Alhargun bat iduri lurrari begira.

 

                        4

Bainan diok Jainkoak hauela landatu,

Ez dukala lekhua heronek hautatu,

Hori baizik ez bada, hoi bada guzia,

Adi nezak zer gerthuz hagon ehortzia.

 

                        5

Jaunak, hire hazia hola estaltzea,

Ber'ustez bertze zenbait zaukaian eskuan,

Ezer dukan soin hori eztuk ilhubeko,

Hain guti hire hatsa lurrak iresteko.

 

                        6

Ez dik naturalezak bere mila obretan

Nihon deusik agertzen egina alferretan,

Bada hainitz munduan gordea egoteko,

Hire dohain guziak, errak, zertarako?

 

                        7

Horra beraz argitan zeruko xedea,

Egun etzaik zilhegi duda egitea.

Orai behar duk jakin, entzun nezak ongi,

Hire gana zertara ni nauten igorri.

 

                        8

Hire lagunek haute beren gana deitzen,

Jelosia bera ere heier duk juntatzen.

Altxa beraz lurretik, ez ukha ethorkia,

Arrosaren aldek duk hire tokia.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus