1860 Urruña
Gizon sobrea eta edalea predikuan
Jean Baptiste Larralde
1
Piarres sobrea
Mintzatzeko dohaina zein den prezagarri!
Egun, gure erretora zukan xoragarri;
Aspaldian ez diat nik eliza huntan
Predikurik aditu hoin hitz ederretan.
2
Thomas edalea
Nahi bezen ederra, bainan luzegia,
Badik oren bat, hurran, nagoela egarria,
Eta nihon ez saltzen hemen edaririk
Ur benedikatua duk hortxe bakharrik.
3
Piarres
Bainan, lau urhatsetan hor duk ithurria,
Ur bat zilharra bezen fresko eta garbia,
Bi saltoz eginen duk aise hire lana,
Hargatik thauna laster, meza ez duk emana.
4
Thomas
Zer diok gizon xoro, guti funts, ergela,
Urez hor asetzeko, naski nauk igela?
Arno onez usatzen nuk egarria hausten,
Eta urik hoberenak aberentzat uzten.
5
Piarres
Ez duk bada progotxu, hemen edaririk
Nekez duk khausituko galdetzen dukenik,
Behar bada erretorak ez nauk finkatuko,
Bazikek zenbeit xorta, bainan aldareko.
6
Thomas
Hartako edo huntako, segur nuk ni ere
Ez dela zankhertia zenbeit flasku gabe,
Gehiago zioat, erran ez dukana,
Horko arnoa ez dela xuartxez egina.
7
Piarres
Bah! izan edo ez izan, Thomas, hiretako,
Ene ustez igualtsu duk, ez hau hordituko;
Ilkhiko gaituk laster, erradautak, beraz,
Zer zaikan iduritu gure predikuaz.
8
Thomas
Egiaz mintzatzeko, nik, gan den gabean,
Begia ez doiat hetsi, sukharra barnean,
Beraz, hemendik loa, handik egarria,
Ez nikan predikuan arras beharria.
9
Piarres
Hanbat gaizto hiretzat, ez duk irabazi,
Atseginez ni, egun, ez nuk kasik bizi,
Zeruaz, hango gauzez luze duk hedatu,
Eta harat gateko, nahi nuk prestutu.
10
Thomas
Luze! hoi bazakiat aspaldi nik ere,
Albiriste saririk hiri eman gabe,
Bainan, errak, zeruan baden mahastirik,
Eta, maiz aditzen den han irhintzinarik.
11
Piarres
Edaria, sobraxe, duk Thomas, goguan,
Gose eta ez egarririk ez zukek zeruan,
Jaunaren laudatzeko kanta ez duk ixiltzen,
Bertzelako beharrik ez duk han frogatzen.
12
Thomas
Hire ahotik, hi bethi, Piarres, haiz galtzen,
Zer! oren baten kantak gaitik egarritzen,
Nola, beraz, kantatu, bethi, bethi ere,
Zintzurra noiz edo noiz arnoz busti gabe?
13
Piarres hasarratua
Jadanik eman daiat horren errepusta.
Thomas
Bai, hala duk, Piarres, ez zimur kopeta,
Eta seguratzeko gaineko loria,
Egundik uzten diat arras edaria.