—1860 Urruña—

 

Familia inperiala

 

Joanes Etcheto

 

        1

Eskualdunen

Bisitaren handia!

Frantziaren

Jabeak egina.

Hunetaz dut

Hasten orai kantua:

Goratzen dut

Hunen aiphamena.

 

        2

Familia

Inperiala dugu

Ethorria,

Egoitza hemen du.

Hau nahi dut

Neure kantuz laudatu:

Hau behar dut

Segur ohoratu.

 

        3

Balin banu

Nik aski adrezia,

Nola negu

Ez dire uria,

Ekhar niro

Segur jende guzia,

Bortxa niro

Egitiaz gorthia.

 

        4

Bizkitartian

Nonbriaren arabera,

Jendian artian

Hainitz da athera.

Ait'on hura

Aldian pasatzen bada,

Bai segura.

Eginen da Biba.

 

        5

Mendiaren

Bistak du animatzen;

Ferdaduren

Ikhusliak xarmatzen.

Kanpaina du

Handizki estimatzen,

Pobrea du

Amoinaz bethetzen.

 

        6

Biarritze

Hautatu du berexki,

Bai han daite

Pharatu ederki

Handikan du

Kurritzen hainitz herri,

Ikhusten du

Zenbait gauza berri.

 

        7

Kurritu-tu

Kanbo eta Itsasu,

Ikhusi du

Azken hau herrian.

Herri hortan

Rolanen pausua da

Athaitzetan

Drolea kausitu.

 

        8

Izatu da

Senperen eta Saran

Iragan da

Handikan mendian

Toki hortan

Izan da segitua.

Eskualdunian

Da ohoratua.

 

        9

Egin dire

Trunfazko arkhuak,

Bai-eta-re

Bibazko oihuak.

Izan dire

Oro sariztatuak

Bai eta-re

Ongi prezatuak.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus