—1860 Urruña—

 

Oi, ene semea...

 

Joanes Etcheto

 

        1

      Aitak

Oi, ene semea

Non duzu zuk gogoa?

Norat goaten zira

Zure dizipatzera?

Ez zaitela tronpa.

Ez etare unha:

Zure aita da ona

Segi zazu hura,

Zuhurra bazira

Urus izanen zira.

 

        2

      Semeak

Oi, ez, nere aita,

Ez da ez zure falta,

Hainitz zira ona,

Eta pare gabea.

Hartu dut xedea

Uztea etxea;

Bearko dut phartea,

Oi zure uztea

Ez da prudentzia!

Hola dut nik suertea.

 

        3

      Aitak

Bai, seme maitea,

Nahi duzu parthea,

Diozu holha dela

Segur zure xedea,

Har zazu zuzena,

Etxeak zor dautzuna.

Oi, bai neure maitea!

Zuazi bilhatzera

Desira duzuna,

Bai, egizu fortuna.

 

        4

      Semeak

Adios, beraz, aita,

Baita neure etxea.

Ez da zuen falta

Balin badut suertea,

Aiskiden uztekua

Bai urruntzekua;

Norapait gaitekua.

Ez dakit zer pentsa

Eta zer bilhaka:

Etsaiak naramatza.

 

        5

      Aitak

Oi, bai neure Jainkoa,

Zer da neure dolua!

Oi, bai ume gaixua

Juana dut desertura!

Ene bihotz mina

Bai eta xangrina

Guziz handiak dira.

Galdu da umea

Segurki maitea:

Ez dakit norat beha.

 

        6

      Semeak

Zeru eta lurra

Zer da neure malurra!

Jin naiz desertura

Gosez akabatzera.

Goanen naiz etxera

Aita othoitz bera

Emaiteaz jatera.

Hartuko dut hura

Oi, nagusi ona!

Ez uzteko sekula.

 

        7

      Aitak

Oi, zer zoriona

Niri ofritzen dena!

Hemen dut semea

Segur gibelat jina

Uzten dut dolua

Bai eta xangrina

Hartzeko bozkariua.

Neure zoriona,

Oi, ene jaun ona!

Guziz da handiena.

 

        8

      Semeak

Huna, ene aita,

Zure haur errebela.

Jina zure gana

Zure sehi deitzera.

Jana dut partea,

Etxeko zuzena,

Ene aita maitea,

Ni naiz malhurusa,

Bai tristeziazkua!

Galdu dut zure izena.

 

        9

      Aitak

Zato, seme maitia,

Har zazu zure plaza,

Neure umia zira,

Ez zaut sobera beraz sobera.

Ene seme deitzia,

Zu dretxuan ezartzia,

Etxean goardatzia.

Errendatu zira,

Osasunian zira,

Bozkariuetan gira.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus