1860 Urruña
Biarritze
Joanes Etcheto
1
Biarritze
Datza fagoratua,
Donijuane
Kuraieztatua,
Eskual herri dira
Famatuak dira.
Enperadorea
Hauietaz da hartua.
2
Frantziaren
Aintzindari handia!
Eskaldunen
Bonur-egilia
Jainkuaz hautatua,
Hortaz lagundua,
Orok behar dugu
Batean ezagutu,
Bozak errepikatu,
Ahal guziez gora altxatu.
3
Aintzindari
Hunen presentzia da
Segur guri
Agradatzen dena.
Hunek egin ona
Bai eta fagoria
Herri hautan dira,
Present bat bai handia,
Ezin estimatua,
Ez daite sekulan aski lauda.
4
Izatu den
Herri toki orotan,
Da ikhusten
Emaitza onetan
Eta agintzetan
Gure intresetan.
Hainitz daite erran
Ait'on batian holakuan!
Bethi ongia goguan
Bere azpikoen fagoretan.
5
Eskual Herri
Gizen eta xarmanta
Orai zuri
Buruz da fortuna.
Zure jabe ona
Hemen duzu jina,
Bai Eskual herria
Hainitz da altxatua,
Jabeaz maitatua,
Ez diro falta ongi jartzea.
6
Donijanen
Egiten bada barra,
Herri hauien
Aberaskua bada.
Komers eginen da,
Estranjer jinen da.
Bai hori segura,
Hauien fagoretan da
Barraren izatea
Langilearen enplegatzea.
7
Langiletan
Hainitzak geldi daude
Alferretan
Galdegiten dute.
Lana nahi dute,
Lanikan ez dute.
Hainitz pena suerte
Hauiek sofritzen dute.
Ahalki bizi dire
Hauien estatua erran ez daite.
8
Diot beraz,
Barra egiten bada,
Langileaz
Enplegua bada,
Gauza salduko da.
Diru eginen da.
Hainitzez jendea
Hobeki izanen da
Bai kuraieztatua
Guziez ongi sariztatua.