1860 Urruña
Errient naiz lezione emailia
Joanes Etcheto
1
Errient naiz lezione emailia,
Gazterien artean,
Ignoranten argitzailia,
Zortiak eman karguan.
Bihotzez dut, Jainkuak emana,
Bihurtuko koruan.
2
Hainitz ona datza kausitzen
Zaldi eder hezia,
Horrekin da konparatzen,
Gizon eskolatua.
Ez da aski estimatzen
Hark egin zerbitzua.
3
Urria zer den ez dakiena
Hortaz trufatuko da.
Metaletan hoberena
Guti estimatzen da
Zeren aditu ez baita
Oi horren aiphamena.
4
Gisa berian inoranta
Eskolaz da trufatzen,
Haurrian handik urrundu-ta
Gero ez da hurbiltzen,
Inoranki egotu eta
Hala da akhabatzen.
5
Eskolako tretuetan
Badirade bi suerte,
Harat goaten direnetan
Diferent kalitate:
Bat pausatua denean,
Bertzia arina daite.
6
Eskolan zuhurra dena
Guti da libertitzen.
Baliatu nahi dena
Bethi da jarraikitzen.
Hori daite hoberena
Konpainian agertzen.
7
Eskol-onak badituzke
Segurki bi efetu
Erran ahal baditeke,
Pendura xuxentzen du,
Eskartatzen denak ere
Xuxen hau segurtzen du.
8
Galdegiten datza komuzki
Heia zer den gizona.
Erraiten da bai laburzki:
Eskolan egin dena.
Hori datza, bai diot finki,
Gauza ikhusten dena.
9
Hortik beraz erraiten da:
Bai eskola behar da:
Gauzetan baliosena
Segurki horixe da,
Zeren han den argitua
Izpiritu flakuena.