1860 Urruña
Haur ongi prestua
Joanes Etcheto
1
Munduan ez da parerik
Haur ongi prestuarenik,
Garnitua da gozoaz
Bisaia noblearenaz
Izarra du hak iduri,
Hain da bai liluragarri.
2
Humiltasunez bethea
Maite du obeditzea,
Eztitasunez jauntzia,
Bai osoki da dultzia.
Hau zoin den xarmangarria
Neke da bai erraitia.
3
Konponzionia du partaia,
Nork eman aski honura!
Graziaz da bestitua
Jainkuaz benedikatua.
Ez da bakerik hain onik
Ez arrimurik hoberik.
4
Ait'amez da behatua,
Bozkarioz altxatua,
Eiten du heien plazera,
Bai eta ere bonurra,
Ez da urusitaterik
Huni konparatzekorik.
5
Jin denean adinetan
Emana da eskoletan,
Han fite lakhetua da,
Guziez maitatua da,
Ezik bisaia noblea
Hola ohi da ardura.
6
Eskola hortan haur hori
Da guzien xarmegarri,
Bere etsenplu ederraz
Bai eta karitateaz
Eiten du ongi handia,
Ez daite aski prezia.
7
Seme hain distingatua,
Da sujet estimatua.
Holakuentzat dire plazak,
Bereziki ohorezkuak.
Gobernu bat holakozkua
Ez daite baizen onezkua.